Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak
2020·12·18
Aurten nabarmen aldatuko da Gabonetako, Urte Amaierako eta Errege jaietarako programazioa. Tokiko hainbat elkartek parte hartuta, COVID-19ren pandemiagatik osasun-baldintzekin bat datorren programa bat diseinatu da. Sarrerak ohiko bideetatik eros daitezke
Hona hemen jarduerak:
- 19an 17:00etan Txalo Produkzioen 20.000 legoa itsaspeko zaborretan familia-antzez-lana izango dugu.
- Haurrentzako zineman 20an Koko Dragoi txikia oihanean 17:00etan.
- Hilaren 21ean, San Tomas Eguna ospatuko dugu Kultur-etxean, Gozategiren kontzertu batekin 19:00etan, Ttakunen eskutik.
- Hilaren 22an, 17:00etan, Kantu Kolorearen Ametsen Urtebetetzea. haurrentzako antzez-lanarekin Kulturetxean.
- Hilaren 24an, bestela izan ez zitekeen moduan, Olentzero Eguna ospatuko dugu Ttakunen eskutik. Oraingo honetan Olentzerok 10:00etatik 12:00etara harrera egingo dio, aldez aurreko hitzorduarekin, honako gune hauetan:
- Oriako Karmengo Kaperan
- Euskaltegian
- Sasoeta IK (gimnasioan)
- Zumaburu IK (gimnasioan)
- Garaikoetxea IK (gimnasioan)
- Zabaletako pilotalekuan
- Kultur Etxeko kafetegian
- 13:00etan ekitaldia Olentzerorekin eta Mari Domingirekin. Gonbidapenak Kultur-etxean jaso beharko dira
- Hilaren 26an, 19:00etan, Tartean Antzerkiaren Ez dok hiru. helduentzako antzez-lanarekin Kulturetxean.
- Hilaren 27an, 19:00etan, Gospeleko kontzertua eskainiko du Sand & Soulshine Voices taldeak Kulturetxean.
- 29an, 17:00etan, Logela Multimediaren Tartalo familia-antzez-lana izango dugu.
- 30an, 17:00etan, Borobil Teatroaren Hansel eta Gretel familia-antzez-lana izango dugu.
- Programazioa urtarrilaren 5ean, Errege Magoen bezperan, itxiko da, Go!Azen 7.0 taldearen kontzertuko bi emanaldirekin: 16:00etan eta 19:30ean.
Megaba Elkartearen eskutik, urtarrilaren 5ean Errege Magoen bisita aurreikusita dago. Bisita hori itxita dagoenean, COVID-19k osasun-arloan dituen segurtasun-protokoloetara egokituta, informazio hori emango dugu.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.