Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak

2019·12·11

Lasarte-Oriako Udalak era guztietako publikoarentzako programazio mardula prestatu du Eguberrietako jaiegun hauetarako. Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak:

Abenduaren 18an

19:00etan, Kulturetxean, Musika-Eskolak bere Eguberrietako kontzertu tradizionala eskainiko du.

Abenduaren 20an

20:00etan, Brigitarren komentuan, Alboka abesbatzak Nayade koralarekin batera Eguberrietako abestiak kantatuko dituzte.

Abenduaren 21ean

San Tomas Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan, 17:00etatik 20:00etara, Ttakunen eskutik.

Abenduaren 22tik 31ra

Eguberrietako Haurren Parkea izango da, lau gunetan: Michelingo frontoia, Bitarteko pista, Oriako frontoia eta Zabaletako frontoia.

Abenduaren 24an

Bestela izan ez zitekeen moduan, Olentzero Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan:

  • 12:30ean Txokolatada
  • 16:45ean harrera Olentzerori eta Mari Domingiri
  • 18:00etan ekitaldia Olentzerorekin, Mari Domingirekin, Xixukorekin eta Porrotxekin. Gutunak jasotzea
  • 18:15etan Dantza-piezak

Abenduaren 26an

19:00etan, haurrentzako antzerkia Kulturetxean, 10 urte, Tomaxen abenturak antzezlanarekin. Sarrerak 3,80 euroan.

Abenduaren 28an

20:00etan, Gospeleko kontzertua eskainiko du Ariane Nsilulu & Shîne Gospel taldeak Kulturetxean.

Abenduaren 31an

San Silvestre ospakizuna Okendon:

  • 11:30etatik 13tara, pintxo-pote solidarioa musikaz girotua
  • 11:45etan, animazioa
  • 12:00etan, haur-kanpaikadak
  • 15:00etan, beroketa
  • 16:00etan, San Silvestre lasterketa

Urtarrilaren 5ean

Programazioa urtarrilaren 5ean itxiko da Erregeen Kabalgatarekin:

16:30etik 17:45era Errege Magoei harrera egingo zaie Brigitarren Komentuan.

18:30ean Erregeen Kabalgata abiatuko da Oriatik, eta Okendo plazan amaituko du.

 

Programa deskargatu

Programa [pdf]