Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Donosti Cup Lasarte-Oriara itzuli da

Lasarte-Oria, uztaileko lehenengo astean jokatuko den Donosti Cup, nazioarteko futbol txapelketaren egoitzetako bat izango da aurten

2021·07·06

Udal kirol zerbitzuaren eta txapelketaren antolatzaileen artean lortutako adostasunari esker, Udal Kirol Guneko (Michelin) instalazioetan, uztailaren 5a eta 8a bitartean (biak barne) berrogei eta sei futbol partida ikusteko aukera izango da.

Hilaren 5, 6 eta 7an, sailkapen fasean (goiz eta arratsaldeko ordutegian) Michelinen ondoko taldeek jokatuko dute: Gizonezkoetan 16 euskal talde, 6 kataluniar, 4 madrildar, Valentziako Erkidegoko 2 eta Balear Uharteetako, Japoniako, Andorrako, Belgikako eta Frantziako 1. Emakumezkoetan, euskal talde bat, 2 kataluniar eta Valentziako Erkidegoko 2 izango dira.

Hilaren 8an champions league eta playoff faseetako partidak jokatuko dira; bertan lehenengo fasean sailkatzea lortu duten taldeek hartuko dute parte.

Maila ezberdinetako txapelketa ofizialak bukatu ondoren, Lasarte-Oriako futbol zaleek, aukera ederra izango dute beraien gogokoa den kirolaz gozatzeko, jatorri oso ezberdinetako taldeak elkarren artean jokatzen ikusiz.