Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Don't be Dummy
2021-02-25
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy” kanpainaren ekitaldi ibiltari horiek trafiko-istripuak prebenitzeko helburua daukate eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako kanpaina honetan, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte.
Lehenengo batxilergoko 103 ikasleri streaming bidezko saio bat eskaini zitzaien eta online bidezko saioa den arren, ekitaldian zehar testigantza ezberdinak ikusteko eta entzuteko aukera dago: ertzaina, suhiltzailea, larrialdietan lan egiten duen medikua eta trafiko-istripuek utzitako biktimak.
Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 46 udalerritan egon da programa eta dagoeneko 106 saio burutu dira, horietan 143 ikastetxe ezberdinek hartu dutelarik parte. Orotara, 24.300 ikusletik gora eduki ditu “Don’t be Dummy” programak eta 83 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera. “Don’t be Dummy” ekitaldien laburpen bideo bat ikus daiteke webgune honetan: youtu.be/BM3NpQNapq4.
Dummy, 3Dn sortutako avatar elkarreragilea, da ekitaldiko gidaria.
Dummy Crash bat auto ekoizleek beren eredu berrien segurtasuna probatzeko erabiltzen duten manikia da. Gure giza sendotasunera hurbiltzen den materialez sortua, hainbat egoeratan ordezkatzen gaitu.
Ekitaldian zehar Dummyk ondorio zehatz batera eramango dituen egoera eta emozio ezberdinak biziko ditu: “zuk ez duzu ordezkorik”. Prebentzioa bukaera dramatikoak ekiditeko irizpide ukaezin gisa ageri da.
Gazteria trafiko-istripuak izateko arriskua areagotzen duten faktore multzo baten jabe da. Alde batetik gazte psikologiari lotutako faktoreak daude (exhibizionismoa, norberaren gaitasunen neurriz kanpokotasuna, auto-baieztapena, arriskuaren topaketa, talde presioaren eragina) eta beste alde batetik aurreneko urteetako gidatze esperientzia eza.
2019an 25 urte baino gutxiagoko 5.849 gazte trafiko-istripu batean nahasita egon ziren Euskadin; trafiko-istripuak gazteen heriotza-arrazoi nagusienetako bat direlarik. Iazko estatistikak erakusten duen datuak hotzikara sortzen du: 8.625 trafiko istripu izan ziren EAEn; bastaz beste, 24 istripu eguneko. Orotara, 51 pertsona hil ziren iaz, horietatik 13 oinezkoak ziren.
Don’t be dummy Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kudeatutako dohako ekitaldia da eta motorrezko ibilgailu baten gidari izateko zorian dauden, edo lagunekin batera ibilgailu batean bidaiari izango diren gazteak, errepideak dituen arriskuen inguruan eta aurretiaz har daitezkeen neurrien inguruan kontzientziatzeko beharrari erantzuten dio.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, bidali e-maila info@dontbedummy.eus helbidera edo deitu 944 66 86 10 telefonora.