Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Doako arreta psicologikoa Koronabirus-a dela eta

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak doako arreta psikologikoa eskainiko du telefono bidez

2020·03·31

COVID-19a arrazoi duen osasun krisia eta jasaten ari garen Alarma-Egoera kontuan hartuta, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak biztanleriari telefono bidezko arreta psikologikoa eskaintzeko elkargokideen artean bolondresen zerrenda bat burutu du.

Bizitzen ari garen berrogeialdi-egoera honek eragina izan dezake pertsona askoren gogo-aldartean, bai isolamenduarengatik bai egunero Koronabirusaren inguruan jasotzen dugun informazio mailagatik.

Psikologikoki pertsona horiei laguntzeko helburuarekin, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak  kode etiko eta deontologiko batean oinarritutako kalitatezko arreta bermatzen duten osasun psikologoen zerrenda sortu du, haietako guztiak elkargokideak eta behar bezala gaituak direlarik. 

Badakigu, eta eskertzekoa da, egoera zail honetan herritarren hainbat laguntza ekimen sortzen direla, baina uste dugu arreta psikologikoa soilik berme profesionalekin eskaini behar dela, horregatik, Elkargoak bere bolondresen talde propioa eratzea erabaki du. 

Eskainitako zerbitzua arreta puntualekoa da (jarraipen puntual batekin beharrezkoa izatekotan), konfinamendu epeari psikologikoki modu egokian aurre egiteko jarraibide eta estrategiak eskaintzeko amoz.

Deiak Elkargotik kudeatuko dira 10:00etatik 14:00etara, ondoren profesional bati esleituko zaizkionka, bai goizeko ordutegian bai arratsaldekoan.

Doako laguntza psikologirako arreta telefonoa 692 566 160 da.