Datorren igandean Hirritarrentzako Bulego Mugikorra Sasoetara hurbilduko da
2018·09·12
HBMa Sasoetara hurbiltzen da, udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduketen informazio zuzenekoagoa eskaintzeko helburuarekin. Horrez gain, auzo horretan bizi diren eta gerturatu nahi dutenen eskaerak eta proposamenak jasotzeko kanal gisa ere balioko du.
Deszentralizatzearen aldeko apustu berri honetan, herritarrentzat erakargarria eta erosoa izango den gune bat sortzen da auzoan, hartara herritarrak gertura daitezen eta alkatearekin eta han diren zinegotziekin hurbileko elkarrizketa bat hasteko modua izan dezaten. Gune horretan bateratuko dira informazioa emateko baliabideak, bilera egiteko tokiak eta txikienak jostatzeko lekua.
Horretarako, karpa bat ipiniko da, mahai eta aulkiekin, udaleko ordezkariak herritarrekin elkartzea errazteko, eta han material munizipala banatuko da eta irudiak proiektatuko dira telebista handi batean. Ontzi bat ere jarriko da herritarrekin egin nahi dituzten ekarpena, kexak eta iradokizunak jasotzeko.
Karparen ondoan, eta hurbilketa errazte aldera, haurrentzako puzgarriak ipiniko dira, haurrentzako lantegiez gain. Horrela, haurrei zuzendutako jarduera ere hurbilduko da auzoetara.