COVID-19ren aurkako prebentzio-neurriak gogoraraztea
2020·08·27
Jarraibideak sinpleak eta aplikatzen errazak dira:
- Maskara erabiltzea (derrigorrezkoa)
- Segurtasun-distantzia mantentzea
- Eskuetako higienea maiz: urarekin eta xaboiarekin garbitzea.
- Kontrol termikoa sintomaren bat ikusiz gero.
- COVID-19arekin bateragarriak diren sintomarik ohikoenetako bat (sukarra, hotzikarak, eztula, aire-faltaren sentsazioa, usaimena eta dastamena gutxitzea, eztarriko mina, muskuluetako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa edo okadak) duen edonork etxean geratu beharko du eta ahalik eta lasterren jakinarazi beharko dio osasun-zerbitzuari. Era berean, etxean bizikiderik badago, ez du haiekin kontakturik izan behar, eta, ahal bada, logela esklusiboa erabili behar du, osasun-zerbitzuaren jarraibideak jaso arte.
- Jende-pilaketak saihestea.
Udalak, era berean, herritarrei eskatu nahi die ihes egin dezala gezur eta zurrumurruetatik eta informa dadila osasun-agintariek beren komunikabideetan edo komunikabide orokorretan emandako informazioaren bidez.
Egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, agindu berriak 2020ko abuztuaren 19an argitara ateratakoa ezartzen du ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako establezimenduek eta zerbitzuek goizaldeko 01:00a baino lehen itxi beharko dute, eta 00:00etatik aurrera ezin izango da bezerorik sartu, ez eta kontsumiziorik jarri ere. Lokalak itxita egon beharko du jendearentzat, eta ezin izango da berriro ireki 06:00ak baino lehen. Neurri horiek asteko egun guztietan aplikatuko dira, jaiegunak barne.
Gainera, establezimendu guztietan, oro har, 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da mahaien artean. Distantzia hori mahaietatik hurbilen dauden pertsonen artean neurtu beharko da.
Herritarrei gomendatzen zaie bizikidetza egonkorreko taldetik kanpoko gizarte-topaketak murriztea, baita gizarte-topaketa horiek gehienez 10 lagunenak izatea ere.
Beilatokietan gehienez 30 pertsona bilduko dira, bizikide izan ala ez, eta gehienezko aforoa % 60koa izango da leku itxietan. Beilatokietara ezin izango da bertaratu adierazitako pertsonen kopurua gainditzen denean, aldi berean etorri ez badira ere. Ehorzketetan ere 30 pertsona izango da gehienez onartuko direnak.
Gainera, debekatu egiten da edozein jarduera gazteen lonjatan eta antzeko lokaletan.
Lantokietan ez da maskara nahitaez erabili beharko langileak beren lanpostuetan eserita daudenean, eta haien artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia egon beharko da. Baina maskara nahitaezkoa izango da baldin eta langileak beren lanpostuetan eserita ez badaude eta espazio komunak partekatzen badituzte, korridoreetatik badabiltza, bileretara badoaz edo antzeko edozein egoeratan badaude, non elkarrengatik hurbil egon bailitezke elkarrekin bizi ez diren langileak. Ez da halakorik eskatuko lan-osasuneko zerbitzuek lanaren tipologia edo baldintza bereziek direla-eta gomendatzen badute maskara ez erabiltzea.
Aginduak aukera ematen du lurraldearen eremu batean espezifikoki aplikatuko diren neurriak ezartzeko, egoera epidemiologikoaren arabera.
Informazio ofiziala esteka hauetan lor daiteke:
- Osasunaren Munduko Erakundea: https://www.who.int/es/emergencies/diseases/novel-coronavirus-2019/advice-for-public/q-a-coronaviruses
- Osasun Ministerioa: https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/ciudadania.htm
- Osakidetza: http://www.euskadi.eus/nuevo-coronavirus-covid-19/