Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

COVID-19ren aurkako prebentzio-neurriak gogoraraztea

Udalak herritarrei gogorarazi nahi die garrantzitsua dela prebentzio neurriak jarraitzea, kutsatzea saihesteko

2020·11·12

Jarraibideak sinpleak eta aplikatzen errazak dira:

  • Maskara erabiltzea (derrigorrezkoa)
  • Segurtasun-distantzia mantentzea
  • Eskuetako higienea maiz: urarekin eta xaboiarekin garbitzea.
  • Kontrol termikoa sintomaren bat ikusiz gero.
  • COVID-19arekin bateragarriak diren sintomarik ohikoenetako bat (sukarra, hotzikarak, eztula, aire-faltaren sentsazioa, usaimena eta dastamena gutxitzea, eztarriko mina, muskuluetako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa edo okadak) duen edonork etxean geratu beharko du eta ahalik eta lasterren jakinarazi beharko dio osasun-zerbitzuari. Era berean, etxean bizikiderik badago, ez du haiekin kontakturik izan behar, eta, ahal bada, logela esklusiboa erabili behar du, osasun-zerbitzuaren jarraibideak jaso arte.
  • Jende-pilaketak saihestea.

Udalak, era berean, herritarrei eskatu nahi die ihes egin dezala gezur eta zurrumurruetatik eta informa dadila osasun-agintariek beren komunikabideetan edo komunikabide orokorretan emandako informazioaren bidez.

Egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, agindu berriak 2020ko azaroaren 6an argitara ateratakoa ezartzen du:

  • Gaueko ordutegian dauden pertsonen zirkulazio-askatasunaren mugaren hasiera-ordua 22:00ak izango da, eta, muga horren amaiera-oruda, 06:00ak.
  • Merkataritza-establezimendu guztiek –farmaziek eta erregaien txikizkako banaketa-zerbitzuguneek izan ezik- dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, gehienez ere 21:00etan.
  • Kultu-aretoetara joateak ezin izango du edukieraren %35 gainditu, eta, nolanahi ere, erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia bete beharko da. Gehieneko edukiera kultu-aretoan jarri beharko da, ikusteko moduko lekuan.
  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuen erabateko itxiera ezartzen da, hoteletako eta ostatu hartuta dauden bezeroen zerbitzurako beste ostatu batzuetako jantokietan izan ezik. Etxez etxeko otorduak prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, edo bertan jasotzeko aldez aurretik  hitzordua eskatuta, 21:00ak arte.
  • Kafetegi-zerbitzua modu osagarrian eskaintzen duten okindegi-gozotegi moduko establezimenduek ezin izango dute zerbitzu hori eskaini, eramateko izan ezik.
  • Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu.
  • Taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Salbuetsita daude lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeak.
  • Kirol-instalazio mota guztietako aldagelak eta dutxak ixtea erabaki da.
  • Edozein motatako garraio publikoa irteteko gehieneko ordutegia 22:30 izango da.

Informazio ofiziala esteka hauetan lor daiteke:

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak dokumentu batzuk prestatu ditu, ohiko galderen eta erantzunen zerrenda baten bidez, dekretuaren edukia hobeto ulertzeko eta interpretatzeko. Hemen behean deskarga daitezke.

Garrantzitsua: guztien onerako, maskarak eta eskularruak errefusaren edukiontzian bota behar dira (edukiontzi grisa).

 

 

Ohiko galderak eta erantzunak

Ohiko galderak eta erantzunak [pdf]

 

Ohiko galderak eta erantzunak

Jarduera fisikoa eta kirola aire zabalean [pdf]