Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

COVID-19ren aurkako prebentzio-neurri berriak

Kutsatzea saihesteko prebentzio-neurri berriak

2021·01·14

Egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, agindu berriak 2021ko urtarrilaren 12an argitara ateratakoa ezartzen du:

Kirol-instalazioetan, igerilekuak barne, %50eko gehieneko edukiera baimenduko da. Kirola taldeka egin ahal izango da, gehienez 6 laguneko taldeetan.

Aldagelak erabili ahal izango dira betiere gehieneko edukieraren ehuneko 30eko okupazioarenkin eta dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira.

  • Gaueko ordutegian dauden pertsonen zirkulazio-askatasunaren mugaren hasiera-ordua 22:00ak izango da, eta, muga horren amaiera-ordua, 06:00ak.
  • Euskal Autonomia Ekidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko mugak.
  • Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan, mugatu egingo da pertsonen sarrera eta irteera udalerriaren barrutian, dekretuan aurreikusitako salbuespenekin.
  • Merkataritza-establezimendu guztiek –farmaziek eta erregaien txikizkako banaketa-zerbitzuguneek izan ezik- dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, gehienez ere 21:00etan.
  • Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek, zerbitzuguneetako zerbitzuek izan ezik, gehienez ere 20:00etan itxi beharko dute jendeentzako  eta ezingo dute 06:00ak baino lehen ireki.
  • Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu.
  • Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.
  • Edozein kirol-jarduera garatzeko, bereizi egiten da ea udalerriak kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua duen Covid-19-ko azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 500 gutxiagokoa edo gehiagokoa den.
    • Tasa txikiagorekin: Eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahal izango zaie, eta gehienez ere sei laguneko taldetan antolatuta eta ezingo dira aldagelak erabili.
    • Tasa handiagoarekin: Bertan behera geratzen da taldeko kirol-jarduera oro, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Salbuetsita daude, eta, beraz egin ahal izango dira lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak, gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak, eta jarduera fisikoa eta kirol-jarduera, aire zabalean eta gehienez sei laguneko taldeetan.

Osasun Sailaren webgunean, astero, astelehenetan eta ostegunetan, ebazpena zabalduko da, udalerriaren araberako tasen zerrendarekin, eta erreferentzia eraginkorra izango da hurrengo egunetik aurrera. (https://www.euskadi.eus)

 

Gogorarazten dugu kutsatzea saihesteko jarraibideak sinpleak eta aplikatzen errazak direla:

  • Maskara erabiltzea (derrigorrezkoa)
  • Segurtasun-distantzia mantentzea
  • Eskuetako higienea maiz: urarekin eta xaboiarekin garbitzea.
  • Kontrol termikoa sintomaren bat ikusiz gero.
  • COVID-19arekin bateragarriak diren sintomarik ohikoenetako bat (sukarra, hotzikarak, eztula, aire-faltaren sentsazioa, usaimena eta dastamena gutxitzea, eztarriko mina, muskuluetako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa edo okadak) duen edonork etxean geratu beharko du eta ahalik eta lasterren jakinarazi beharko dio osasun-zerbitzuari. Era berean, etxean bizikiderik badago, ez du haiekin kontakturik izan behar, eta, ahal bada, logela esklusiboa erabili behar du, osasun-zerbitzuaren jarraibideak jaso arte.
  • Jende-pilaketak saihestea.

Udalak, era berean, herritarrei eskatu nahi die ihes egin dezala gezur eta zurrumurruetatik eta informa dadila osasun-agintariek beren komunikabideetan edo komunikabide orokorretan emandako informazioaren bidez.

Informazio ofiziala esteka hauetan lor daiteke:

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak dokumentu batzuk prestatu ditu, ohiko galderen eta erantzunen zerrenda baten bidez, dekretuaren edukia hobeto ulertzeko eta interpretatzeko. Hemen behean deskarga daitezke.

Garrantzitsua: guztien onerako, maskarak eta eskularruak errefusaren edukiontzian bota behar dira (edukiontzi grisa).

 

 

Ohiko galderak eta erantzunak

Ohiko galderak eta erantzunak [pdf]

 

Ohiko galderak eta erantzunak

Jarduera fisikoa eta kirola aire zabalean [pdf]