Covid-19k eragindako murrizketetan aldaketak
2021·02·17
Joan den ostiralean, otsailaren 12an, egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, indarrean jarri ziren Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berriak Covid-19aren hedapena prebenitzeko.
Hala ere, neurri horiei udalerria gune gorria bada ezartzen diren murrizketak gehitu behar zaizkie, hau da, azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa 500 positibotik gorakoa da 100.000 biztanleko. Otsailaren 17an, Lasarte-Oriak 477 positiboko tasa du.
Astelehenetik ostiralera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak buletin bat argitaratzen du bere webgunean (https://www.euskadi.eus), osasun-datu guztiak eguneratuz. Bestalde astelehenetan eta ostegunetan, udalerriaren araberako tasen zerrenda ebazpena argitaratzen da non zehazten da zein udalerri hartzen diren larritasun-gunetzat, eta, beraz, eremu gorrian sartzen dira eta erreferentzia eraginkorra izango da hurrengo egunetik aurrera.
Egungo murrizketak
- Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko mugak.
- Mugatu egiten da bizilekua duten udalerriko barruti bakoitzeko pertsonen sarrera eta irteera, nolanahi ere, mugakide diren eta ohiko joan-etorriak dituzten udalerrien arteko mugikortasuna baimentzen da, gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoa egiteko.
- Gaueko ordutegian dauden pertsonen zirkulazio-askatasunaren mugaren hasiera-ordua 22:00ak izango da, eta, muga horren amaiera-ordua, 06:00ak.
- Pertsona-taldeak espazio publikoetan eta pribatuetan egotea mugatzea lau lagunentzako (salbu eta bizikideak badira)
- Merkataritza-establezimendu guztiek –farmaziek eta erregaien txikizkako banaketa-zerbitzuguneek izan ezik- dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, gehienez ere 21:00etan.
- Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek, zerbitzuguneetako zerbitzuek izan ezik, gehienez ere 20:00etan itxi beharko dute jendeentzako eta ezingo dute 06:00ak baino lehen ireki. Barruko edukiera %50 murriztuta.
- Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu.
- Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.
- Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa aire zabalean, bakarka edo taldeka egin ahal izango da, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez 6 pertsonako taldeetan aldi berean.
- Eskola-kiroleko entrenamenduak egin ahal izango dira, eta gehienez ere sei laguneko taldetan antolatuta. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili.
- Bizitoki dugun udalerrian egiten diren hileta, beila edo ehorzketetara joan gaitezke. Udalerritik eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo gertatzen direnetara bigarren mailara arteko senideak joan ahal izango dira.
Udalerria gorriz badago
- Eskola-kirola etenda geratuko da eta bertan behera geratzen da taldeko kirol-jarduera oro, bai entrenamendua, bai lehiaketan. Salbuetsita daude, eta, beraz, egin ahal izango dira lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak, gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak, eta jarduera fisikoa eta kirol-jarduera, aire zabalean eta gehienez sei laguneko taldeetan.
Gogorarazten dugu kutsatzea saihesteko jarraibideak sinpleak eta aplikatzen errazak direla:
- Maskara erabiltzea (derrigorrezkoa)
- Segurtasun-distantzia mantentzea
- Eskuetako higienea maiz: urarekin eta xaboiarekin garbitzea.
- Kontrol termikoa sintomaren bat ikusiz gero.
- COVID-19arekin bateragarriak diren sintomarik ohikoenetako bat (sukarra, hotzikarak, eztula, aire-faltaren sentsazioa, usaimena eta dastamena gutxitzea, eztarriko mina, muskuluetako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa edo okadak) duen edonork etxean geratu beharko du eta ahalik eta lasterren jakinarazi beharko dio osasun-zerbitzuari. Era berean, etxean bizikiderik badago, ez du haiekin kontakturik izan behar, eta, ahal bada, logela esklusiboa erabili behar du, osasun-zerbitzuaren jarraibideak jaso arte.
- Jende-pilaketak saihestea.
Udalak, era berean, herritarrei eskatu nahi die ihes egin dezala gezur eta zurrumurruetatik eta informa dadila osasun-agintariek beren komunikabideetan edo komunikabide orokorretan emandako informazioaren bidez.
Informazio ofiziala esteka hauetan lor daiteke:
- Osasunaren Munduko Erakundea: https://www.who.int/es/emergencies/diseases/novel-coronavirus-2019/advice-for-public/q-a-coronaviruses
- Osasun Ministerioa: https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/ciudadania.htm
- Osakidetza: http://www.euskadi.eus/nuevo-coronavirus-covid-19/
- geoEuskadi: Euskadiko Covid-19 bilakaeraren mapa:https://www.geo.euskadi.eus/covid-19-euskadi/s69-geodir/es/
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak dokumentu batzuk prestatu ditu, ohiko galderen eta erantzunen zerrenda baten bidez, dekretuaren edukia hobeto ulertzeko eta interpretatzeko. Hemen behean deskarga daitezke.