Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Buruntzaldeko ibilbideen XVII. eguna ospatuko da urriaren 19an

2025-10-17

Buruntzaldeko Ibilbideak proiektua berriz ere martxan da, aurten bere XVII. edizioa ospatuz. Ekimen honen bidez, parte-hartzaileek aukera izango dute Buruntzaldeko landa-ingurune naturala ezagutzeko, jarduera fisiko arina eta lehiarik gabekoa eginez, edozein adin eta mailatako pertsonentzat egokia dena.

Aurtengo Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna urriaren 19an izango da, 08:00etatik 14:00etara. Jarduera honen helburua da  eskualdeko herrien arteko loturak sustatzea eta ingurune naturala modu osasungarri eta jasangarrian gozatzeko aukera ematea.

Ibilbideak

Parte-hartzaileek bost ibilbide izango dituzte aukeran, herriak elkarlotzen dituztenak:

  • Andoain–Lasarte-Oria: 7,9 km (Buruntza mendia zeharkatuz); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoa dira.
  • Andoain–Urnieta: 4,8 km; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.
  • Andoain–Usurbil: 14,9 km (luzeena, Andatzatik barrena); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoa dira.
  • Lasarte-Oria–Urnieta: 3,9 km; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoa dira.
  • Lasarte-Oria–Usurbil: 4 km; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.

Bideetan zehar jarritako gezi eta seinaleek norabideak eta distantziak adierazten dituzte, herri bakoitzaren kolore bereizgarriekin: Andoain (urdina), Lasarte-Oria (urre zaharra), Urnieta (berdea) eta Usurbil (laranja).

Antolaketa eta zerbitzuak

Ibilbideetan zehar anoa-puntuak eta kontrol-postuak egongo dira herri bakoitzean:

  • Urnieta: Herriko plaza
  • Lasarte-Oria: Elizatze plaza
  • Andoain: Herriko plaza
  • Usurbil: herriko frontoian

Oharra: aurten ez da ur-botilarik banatuko; beraz, gomendatzen da bakoitzak bere botila eramatea. Bideetan zehar iturri ugari daude betetzeko.

Parte-hartzaileek, gainera, Navi Ruta aplikazioaren bidez jarraitu ahal izango dute ibilbidea. Mugikorrean erabil daitekeen aplikazio honek une oro erakusten du partehartzailearen kokapena eta jarraitu beharreko norabidea. Aplikazioa deskargatzeko,
udalerrietako paneletan dauden QR kodeak eskaneatu edo herri bakoitzari dagokion klabea sartu behar da.

Bestalde, ohiko moduan, autobus-zerbitzua egongo da 12:07etik 14:07 bitartean, Usurbilgo San Ignazio biribilgunetik eta  eskualdeko herriak lotuz (Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain eta Urnieta).

Antolatzaileak eta laguntzaileak

Ekimen hau Buruntzaldeko udalen kirol zerbitzuek antolatu dute (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil).

Laguntzaileak:

  • Euskalduna Mendigoizale Elkartea (Andoain)
  • Ostadar S.K.T. (Lasarte-Oria)
  • Super Amara

Arduradun nagusia: Usurbilgo Udala

Informazio gehiago

Informazio gehigarria eta zalantzak argitzeko Buruntzaldeko kiroldegietara deitu daiteke:

  • Andoain: 943 30 01 47
  • Lasarte-Oria: 943 37 61 82
  • Urnieta: 943 00 83 28
  • Usurbil: 943 37 24 98