Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Buruntzaldeko 13. Ibilbideen Eguna

“Buruntzaldeko Ibilbideak” izeneko proiektua berriro martxan jarriko da. Aurreko urtean dena antolatuta genuen ekintza aurrera eramateko baina azken momentuan egoera epidemiologikoak okerrera egin zuenez bertan behera geratu zen. Aurten zorionez egoerak hobera egin duenez, berriro egun honekin martxan hasiko gara.

2021·10·11

Lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den jarduera fisikoa egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bideak ditugu (bost ibilbide daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude. Bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.

Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:

- ANDOAIN – LASARTE-ORIA (Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda). Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

- ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

- ANDOAIN – USURBIL (Andatzatik barrena). Koloreak, urdina eta laranja;  14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

- LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

- LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km.ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta  kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Buruntzaldeko 2020-2021 ikasturterako planean aurreikusten den moduan, aukera hauek guztiak ezagutzera emateko ibilbideen eguna da proposamena, eta aurtengoan, urriaren 17an (igandea) izango da.

Buruntzaldeko Ibilbideen egunaren zehaztasunak:

EGUNA: 2021eko urriaren 17a, igandea.

ORDUTEGIA: 8:00 - 14:00 bitarte

KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol postuetan ano puntuak egongo dira:

Urnietan: Herriko plazan

Lasarten: Elizatze plazan

Andoainen: Herriko plazan

Usurbilen: Santueneako bidegurutzean eta Agiñako Mapil baserriaren ondoan

LAGUNTZEKO: Navi Ruta izeneko aplikazioa dago, telefono mugikorrentzat egokia dena; honen bidez Buruntzaldeko ibilbideetako edozein egiterakoan, sistemak modu jarraituan emango duen informazioa (kokapena, jarraitu beharreko norabidea, interes-guneak…) jaso ahal izango da. Aplikazioa deskargatzeko eta ibilbide bakoitza aktibatzeko udalerri bakoitzean jarriak dauden paneletan jarritako QR kodeak eskaneatu beharko dira edota herri bakoitzari dagokion klabea ipini.

Andoain: 125

Lasarte: 123

Usurbil: 126

Urnieta: 124

Autobus zerbitzua ere martxan egongo da. Eguerdiko 12:00etan aterako da lehenengo zerbitzua Aginagan (Ezpaldiko Gasolindegian) eta azkena 14:00etan toki berdinean.

Autobusak egingo duen zirkuitoa: Aginaga (Ezpaldiko Gasolindegia), Usurbil (San Ignazio biribilgunea), Lasarte-Oria (Dorretxeko biribilgunea), Andoain (Goikoplaza atzealdea) eta azkenik Urnieta (Kiosko geltokia).

Autobusen ordutegiak herri bakoitzeko geltokietan ipiniko dira.

Antolakuntza: Buruntzaldeko Udalen kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).

Laguntzaileak: 

  • Andatza Mendi Elkartea (Usurbil).
  • Euskalduna Mendigoizale Elkartea (Andoain).
  • Ostadar S.K.T, mendizaleen eta ipar-martxa sailak (Lasarte-Oria).
Arduradun nagusia: ANDOAIN
Informazio gehiago: Buruntzaldeko kiroldegietara deituz.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.