Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Brunet industrialdeko zoladura berritzea

Lanak abuztuaren 16an hasiko dira, goizeko 8:00tan. Eguraldiaren arabera baliteke aldaketaren bat gertatzea

2021·08·12

Lanen bidez, egungo zoladura fresatu eta nahasketa bituminoso berozko geruza berri bat zabalduko da. Lanak egunez egingo dira, eta eragina izango dute aparkaleku eta zirkulazio erreietan.

Behin-behineko seinaleen bidez, noiznahi jakingo dugu zein errei ezin duten erabili ibilgailuek zirkulatzeko, eta aipatu orduetan ezingo da zamalanetarako gelditu kale tarte horretan.

Ibilgailuen pasabideetan aldaketak egongo dira, eta uneren batean lokalera sartzea ezinezkoa izan daiteke, larrialdi kasuetan izan ezik.

Lasarte-Oriako Udalak barkamena eskatzen du horrek sor ditzakeen eragozpenengatik.