Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Beterri-Buruntzako Udalak Arreta Zerbitzu zentralizatua eta telematikoa martxan jarri du
2020-04-07
Beterri-Buruntza Udalak Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalok osatzen dute. Epidemiaren zabalkundea saihesteko zailtasunek neurri bereziak ezartzera behartu ditu erakunde publikoak eta horrek ekarri duen geldialdi ekonomikoarekin batera, kontziente gara herritarrengan eta eskualdeko eragile sozial eta ekonomikoengan zaurgarritasun egoera handitu dela eta ziurgabetasun egoera areagotu.
Zentzu horretan, Beterri-Buruntzako Tokiko Garapenaren helburua da gure eskualdeko enpresa eta autonomo guztientzako zerbitzu zentralizatua eskaintzea krisiaren inpaktua gutxitze aldera. Horretarako eskura ditugun gaitasun guztiekin eta gainontzeko administrazioekin batera (Gobernu Zentrala, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Tokiadministrazioak), uneoro erabakitzen diren neurri publiko eta dirulaguntzak aztertu eta horiek eguneratu ahala, eskualdean aktibatzeko bideak erraztu nahi ditu informazioa eta aholkularitza eskainita.
Arreta zerbitzua eta informazio guztia sortu berri den web honetan eskegita dago. Eta informazioaren eguneraketa egiten joango dira eskualdeko teknikariak eta udal bakoitzeko teknikariak elkarlanean.
https://beterriburuntza.eus/
Horrez gain, web orrian aurkitzen den galdetegiaren bitartez, eskaera guztiak jaso eta banakako erantzuna ematea da helburua 24 orduren barruan interesatuarekin harremanetan jarrita.
Amaitzeko, telefono zenbaki bana ere aktibatu ditugu, zalantza horiek guztiak argitu eta behar bezalako aholkularitza espezifikora bideratzeko.