Beterri-Buruntzako enplegu-prestakuntza plana: brigadako lan anitzetarako operarioaK
2021·10·09
Zer eskaintzen da?
Hiriguneen mantenu ikastaroa (150 ordu), urriaren 25etik abenduaren 10era. Hori gainditzen dutenek eskualdeko udal-brigadetan operario gisa lan egiteko aukera izango dute: 17 lanpostu izango dira. Lasarte-Orian, zehazki, lanaldi osoko bost postu eskainiko dira, bost hilabeterako
Zeini zuzenduta dago?
Lehentasunez:
DSBE Diru Sarrera Bermatzeko Errenta kobratzen dutenei (lanpostuen %30, 5 guztira).
Gainerakoak:
35 urtetik beherakoak, 45 urtetik gorakoak, denbora luzeko langabetuak eta bazterketa arriskuan dauden pertsonak (horien artean, 7 lanpostu emakumeentzat (%40) eta beste 3 lanpostu 55 urte baino zaharragoentzat (%15) lehenetsiko dira).
Zer baldintza bete behar dira?
- Hiriguneen mantenu ikastaroa gainditzea.
- Beterri-Buruntzako udaletakoren batean erroldatuta egotea (Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Usurbil).
- Aurretik programa honen onuradun ez izana.
- Lanbiden langabetu gisa izena emanda egotea.
Eman izena!
Lanbide.eus -en enplegu atalean
Urriaren 7tik aurrera, hautagai kopuru nahikoa osatu arte
Programa hau Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez.
INFORMAZIO GEHIAGO
Lasarte-Oriako Udala
Socioekonomia Arloa
618139240