Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Beterri-Buruntza digitala programak eteentzako doako trebatze-ibilbide pertsonalizatua jarriko du abian urtarriletik aurrera

2026-01-15

Beterri-Buruntzako enpresa txiki eta ertainen eraldaketa digitala sustatzeko helburuarekin, prestakuntza-saio praktikoak eskainiko dira.

Beterri-Buruntzan jarduten duten enpresa txiki eta ertainentzako (ETE) digitalizazioari buruzko trebatze-ibilbide espezializatu bat jarriko da martxan Beterri-Buruntza Digitala programaren baitan. Ekimenaren xedea da enpresei merkatuaren egungo errealitatera egokitutako ezagutzak eta tresnak eskaintzea, beren digitalizazio-prozesuak modu eraginkorrean ulertu eta planifikatzeko oinarrizko gaitasunak eskuratu ditzaten.

Trebatze-ibilbidea ikuspegi praktiko batetik diseinatu da, ETEen benetako beharrak eta erronkak abiapuntu hartuta. Horretarako, parte-hartzaileek aholkularitza espezializatu batek emandako prestakuntza jasoko dute, ikuspegi didaktiko batetik. Prestakuntza hau doakoa eta pertsonalizatua izango da, enpresa bakoitzaren egoerara eta heldutasun digitalaren mailara egokitua.

Ibilbideak 2 saio aurreratu edo masterclass izango ditu (eduki zehatzak atxikitako irudian ikus daitezke):

  • Urtarrilak 30: Enpresen berrikuntza eta eraldaketa digitala.
  • Otsailak 5: IA sortzailea enpresa industrialean.

Bi saioak aurrez aurrekoak izango dira, Astigarragako Erribera Kulturgunean, eta parte hartu ahal izateko plaza erreserba egin beharko da ondorengo estekan:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd47pVoFookumL4O2w03D1kM-Z0pEKOK44LozjlUQVrdfMcFw/viewform

Programaren bidez, parte hartzen duten profesionalek eraldaketa digitalari lotutako funtsezko gaitasunak eskuratuko dituzte; besteak beste, estrategia digitalaren definizioa, prozesuen digitalizazioa, tresna digitalen erabilera edo merkatu-ingurunera egokitzeko gaitasuna indartzea. Ildo horretan, adimen artifiziala edo automatizazioa bezalako gaiak ere landuko dira prestakuntza-saioetan.

Informazio gehiago jasotzeko, enpresa@beterriburuntza.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 244 523 zenbakira deitu.

Ekimen hau Beterri-Buruntza Digitala programaren baitan kokatzen da, ETEen lehiakortasuna, berrikuntza-gaitasuna eta jasangarritasuna indartzeko estrategiaren barruan. Programa honek jarduera eta baliabide gehiago ere aurreikusten ditu enpresek beren eraldaketa digitalaren garapenean sakontzen jarraitzeko aukera izan dezaten.