Beste urte batez, Euskal Inauteriak emango die hasiera 2020ko Inauteriei
2020·02·14
Aurkeztutako programa otsailaren 15ean hasiko da Euskal Inauteriarekin non 17:00tan Euskal Inauteriak konpartsa Hipodromo Etorbidean eta Kale Nagusian barrena Ola Kaleko biribilguneraino joango da, berriz ere Kale Nagusitik Okendo plazaraino itzuliz. Han, 19:00etan erromeria eta su berritzailea egingo dira, eta txokolatada batekin amaituko da.
Otsailaren 20an 19:00etan Musika-Eskolak bere tradiziozko kontzertu bufoa eskainiko du Kulturetxean. Eta otsailaren 21ean 15:30ean txikienek ikastetxeetan ospatuko dituzte Inauteriak, horrela festarekin bat eginez.
17:00etan 5 eta 9 urte bitarteko haurrentzako mozorro-festa “CandyBar” eta “Photocall”-arekin Okendo Plazako karpan. Eta 18:00etan 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat mozorro-festa, DJ-a eta askaria Gaztelekuan.
Otsailaren 22an 12:00etan Mikel Bermejo eta Erik Arzallus animatzaile dituztela konpartsak Okendo plazan bilduko dira, eta ondoren haien aurkezpena egingo da 12:30ean. 13:15ean banakako mozorro-lehiaketa herrikoia egingo da, eta 14:30ean Okendo plazako karpan konpartsen bazkaria izango da, Oaintxe in Deu txarangak parte hartuko duelarik.
16:00etan festak Okendo plazan jarraituko du Super Bingoarekin, eta 17:00etan karrozen desfileaz gozatuko dugu, konpartsa hauek parte hartuko dutelarik: Zabaleta, Zentro Zibikoa, Jalgune, Intzak Parrandan eta Sasoeta Sasoian.
Ibilbidea Okendo plazatik abiatuko da, Kale Nagusian, Ola kalean eta Zumaburun barrena jarraituko du, berriro Kale Nagusitik, Hipodromo etorbidetik eta Okendon amaituko da 19:30 aldera, karrozen lehiaketa eta sarien banaketa izango delarik.
20:00tan txokolatada egongo da parte-hartzaileentzat.
Eguna amaitzeko, Disko Jaia izango dugu Okendoko karpan 23:00etan.
Alonsok aurtengo Inauterien aurrekontua xehatu zuen, guztira 21.505,41 eurokoa izango dena. Diru-sail garrantzizkoena konpartsentzat izango da, aurten 10.317,20 euroko diru-laguntza jasoko baitute mozorro eta karrozetarako. 11.188,21 euro jardueretarako eta azpiegiturarako izango dira.
Egindako eskaerak aztertu eta oinarrien araberako baremazioa egin ondoren, konpartsek eskatutako diru guztia jaso dute, kopuruak hauek izan direlarik:
- Zentro Zibikoa 1.590 euro
- Zabaleta 2.835,20 euro
- Sasoeta Sasoian 2.500 euro
- Jalgune 1.122 euro
- Intzak Parranda 2.270 euro