Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Beste hitzaldi informatibo bat lurrazpiko edukiontziei buruz

2019-10-18

Udalak beste hitzaldi informatibo bat egingo du urriaren 22an, lurpeko edukiontziei buruz herritarrek parte hartzeko prozesua indartze aldera.

Udalak antzeman du arazo batzuk izan direla aurreko informazio-bandoa jartzerakoan. Horregatik, eta herritarrei etorkizunean erabili beharreko edukiontzien sistemari buruz informatzeko beste aukera bat emate aldera, azken bilera bat egingo dute urriaren 22an, Mercero guneko hitzaldi-aretoan, 18:30etik 20:30era.

Hitzaldien ondoren, parte hartzeko prozesu bat ezarriko du Udalak, galdera zehatz batekin, herritarrek beren iritzia askatasunez adieraz dezaten. Prozedura hori, araudi bat izango duena, aurrerago azalduko da.

Parte-hartzezko prozesuaren ondoren hartzen den erabakia Zerbitzuen departamentuak gauzatuko du, bai mantentze-lanetarako zerbitzu egoki bat kontratatuz lurpeko edukiontziek egoki funtziona dezaten, bai lehendik dauden lurpeko edukiontziak kenduz eta lurgaineko edukiontzien sarea birbanatuz.