Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Bertso Astea 2025
Juncal Oiartzun
Orain dela 17 egun aldatuta.
2025-11-17
Azaroaren 24tik 28ra, Imanol Lizardi II ospatuko da Lasarte-Orian. Bertso Astea, Udalak Ttakun Kultur Elkartearekin eta Earra! bertso-eskolarekin batera antolatutako bertsolaritzari eskainitako astea. Bertso garbitzailea haurrentzako ikuskizuna, Bertso Poteoa alaia, Imanol Lizardi Bertsolari Gazteen Sariketa eta Jalgi tabernan argazki-erakusketa izango dira. Estitxu Alkorta Euskara zinegotziak herritarrak animatu ditu euskara, sormena eta herri kultura sustatzen dituen hitzordu honetan parte hartzera eta gozatzera, giro hurbil eta alaian.


