Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Berriro irekitzeko kanpaina

2020-05-28

Aterpeak, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean, Berriro Irekitzeko Kanpaina antolatu du, osasun-krisiaren ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen saiatzeko

Berriro irekitzeko kanpaina hau garatzeko, osasun-materiala erosi da, udalerriko merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako establezimendu guztiei dohainik banatzeko, Aterpeako bazkideak izan edo ez. Usurbilgo Lanbide Eskolak 478 aurpegi-pantaila egin eta eman ditu.

Honako hauek dira material-sorta osatzen dutenak:

  • Metakrilatozko maskara bat
  • Gel hidroakoholiko bat
  • Desinfektatzaile bat
  • Maskara erabiltzea gomendatzen duen kartel bat
  • Aforoa eta 65 urtetik gorakoentzako lehentasunezko ordutegia adierazten duen kartel bat

Banaketa Mercero Guneko beheko solairuan egingo da (Okendo Plazaren atzealdean), ekainaren 1etik 5era.

Ekimen honen bidez, negozio horien jarduerari berriro ekitea berme handiagoz egin ahal izatea lortu nahi da, eta kanpainan parte hartzera animatzen dute, guztion osasunaren alde.