Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Berrikuntzak Lasarte-Oriako euskaltegien 2026-2027ko matrikulazio-kanpainan
2026-09-02

Datuen arabera Lasarte-Orian, herritaren % 45,5 euskalduna da, % 20,4 euskaldun hartzailea, eta % 34,1 erdalduna. Erabilera orokorra, berriz, % 18 ingurukoa da. Estitxu Alkorta Euskara zinegotziaren hitzetan, “datu hauek erakusten dute zeregina dagoela euskara normalizatu nahi badugu, eta horrexegatik euskara ezagutzen edo menperatzen ez duten herritar guztiak herriko bi euskaltegietako batean ikastera animatu nahi ditu udalak, bai udal euskaltegian bai AEKko Muntterin ere”.
Matrikulazio epea zabalik dago bi euskaltegietan:
- Udal euskaltegian, irailaren 1etik 23ra.
- AEK Muntteri euskaltegian, irailaren 1tik 25era.
Euskaltegi bakoitzak modalitate, ordutegi, maila eta xehetasunen berri zehatza emango du, baina ikastaroa euskaltegian bertan, aurrez aurre, edo online egiteko aukera egongo da bi euskaltegietan, eta, gainera, Ttakun Kultur Elkartearen Solaskide programaren bidez, euskara ikasten ari direnek herriko euskaldunekin elkarrizketa saioak egiteko aukera izango dute, mintzapraktika eginez.
Aurten bi berrikuntza berezi ditugu matrikulazioaldian:
Euskal Bonua EAEko euskaltegi guztietan eta Lasarte-Oriako AEK eta udal-euskaltegian
Euskaltegian euskara ikastera abiatzen direnak laguntzeko Eusko Jaurlaritzak sortutako dirulaguntza-sistema berria da Euskara Bonua, euskara ikastea inoiz baino eskuragarriago eta errazago egingo duena: 120 euroko ordainketa bakar bat eginda, 720 orduko poltsa bat emango dio ikasleari, 4 urtean gastatzeko, edozein euskaltegitan B maila bitarteko behe urratseko mailetan.
Ahalmen ekonomikoaren araberako prezioa Udal-euskaltegian
Aurretik aipatutako berrikuntzaz gain, Udal Euskaltegiko ikastaroen matrikulazioaren prezioak hobariak aplikatuko dira bizikidetza-unitatearen diru-sarreren arabera:
- 17.094 eurotik beherako diru-sarrerak: %100eko hobaria.
- 17.095 eta 22.000 euro arteko diru-sarrerak: %65eko hobaria.
- 22.001 eta 29.000 euro arteko diru-sarrerak: %25eko hobaria.
- 29.001 eurotik gorako diru-sarrerak: ez da hobaririk aplikatuko.
- A0, A1 eta A2 euskara-mailak: doan.
Ikus daitekeenez, prezio publikoen berrikuntza ez da tarifa berriak ezartzera mugatzen: ordainketa herritarren ahalmen ekonomikora egokitzeko saiakera bat da.
Hobari horien bidez, Udalak herritarren errealitate ekonomiko guztietara egokitu nahi izan du, eta euskara ikastea eskubide eta aukera gisa indartu. Ahaleginak argi adierazten du Udalaren konpromisoa: euskara ikastea ez dadila oztopo ekonomikoa izan eta euskara ikasteko aukera gehiago eta oztopo gutxiago izan ditzatela herritarrek esan du Estitxu Alkortak.
Orain arte aipatutakoaz gain, orain arte bezala, Lasarte-Orian erroldatu baldin bazaude eta herriko euskaltegiren batean euskara ikasteko matrikulatzen bazara, matrikularen % 85eko dirulaguntza eskuratu dezakezu. Udalak 80.000 euro bideratzen ditu zeregin honetarako.
Dirulaguntzak eskuratzeko euskaltegian matrikulatu, gutxienezko asistentzia bete eta Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuan eskaera egin behar da, ikastaroa amaitu eta hurrengo hamabost egunetan.
Guztiagatik, Udaleko ordezkariok argi dugu neurri berri hauek urrats garrantzitsua direla euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko eta Lasarte-Orian euskara ikasteko aukerak zabaltzeko.
2026-2027 ikasturtea udal euskaltegian
A1 eta A2 tituluak euskaltegian bertan lortzen dira.
B1 (1HE), B2 (2HE) eta C1 (3HE-EGA)eko probak prestatu.
- Hiru ordutegi aukeran:
- 9:00 - 11:30; 15:00 - 17:30 eta 18:30 - 21:00.
- Txandaka ibiltzeko aukera.
- Aurrez aurre edo on-line.
- Dirulaguntzak badaude. Galdetu baldintzak.
- Ikastaroaren iraupena: 2026ko irailetik 2027ko ekainera.
- Izen ematea: 2026ko irailaren 1etik 23ra.
- Bulego ordutegia: 08:30 - 19:00
Informazio erlazionatua

