Bat egizu marea morearekin, INDARKERIARIK GABEKO BIZITZA BATEN ALDE
2019·11·13
Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzea eginkizun etengabea eta egunerokoa da, gizarte osoari dagokiguna. Herritar guztiok dugu ekarpenak egiteko ahalmena, gure ekintzen bidez eta balio positiboak ikusteko nahiz transmititzeko dugun moduarekin.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna gero eta ikuspegi agerikoagoa da gure gizartean. Hala ere, beharrezkoa da oraindik ere honako hau barneratzea eta gureganatzea: ESKUBIDEA=ERRESPETUA=ASKATASUNA.
Zerbitzu Sozialak, Berdintasuna, Kooperazioa eta Osasuna Departamentutik, Sexuen elkarbizitzarako emakumearen zentroarekin elkarlanean, sexuen arteko berdintasunaren alde ari gara lanean.
Horiek horrela, azaroaren 25ean, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, Lasarte-Oriako herritar guztiek batera parte har dezazuen nahi dugu, “Errespetuz Jokatu”-“Actúa Con Respeto” leloarekin, guztion artean indarkeria matxistaren aurkako kultura bat sortuz joateko.
Parte hartu nahi duen guztiari Lasarte-Oriako Udalak bandera bat entregatuko dio, balkoi eta leihoetan jartzeko. Hartara, Lasarte-Oria morez tindatuko dugu, indarkeria matxistarik gabeko udalerri gisa.
Bandera horiek Emakumeen zentro zibikoan jaso ahal izango dira (agortzen diren arte). A25eko elkarretaratzean ere banatuko dira: azaroaren 25ean, 12:00etan, Okendo Plazan.