Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Baserriko Produktuen XI. Azokak zaporez beteko du Okendo plaza

2025-11-10

Lasarte-Oriako Udalak eta Behemendik Baserriko Produktuen XI. Azoka aurkeztu dute. Azoka azaroaren 15ean izango da, 9:00etatik 14:00etara, Okendo plazan. Prentsaurrekoan Agustin Valdivia alkateak, Nuria Fernandez Sozioekonomia zinegotziak eta Mikel Zendoia Behemendiko ordezkariak hartu dute parte. Azokak Gipuzkoako hamabost bat ekoizle bilduko ditu, eta bertako produktuen aukera zabala eskainiko dute. Horrez gain, umeentzako egurrezko jolasak jarriko dituzte. Lehen sektoreko produktuen salmenta zuzena eta kontsumoa sustatzea du helburu ekimenak.

Argazkiak