Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Larunbatean Baserriko Produktuen IX. Feria ospatuko du Lasarte-Oriak

Baserriko Produktuen IX. Feria aurkeztu dute, Behemendik antolatua. Azaroaren 12an egingo da, larunbatarekin, Okendo Plazan, 10:00etatik 14:00etara, eta 11 postu izango dira

2022·11·07

Agustin Valdivia alkateak, Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotziarekin eta Ainhoa Amundarain Behemendikoarekin batera, feria honen IX. edizioa aurkeztu zuen.

Feria honen ezaugarri nagusiak hurrengo hauek dira:

  • Azoka Okendo plazan egingo da, azaroaren 12ko larunbatean, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
  • Okendo plazan 11 saltoki jarriko dira, nekazaritzako produktuak erakusteko eta saltzeko.
  • Azokan aurkitu ahalko ditugun produktuak hauek dira: berdurak eta barazkiak, sagar-barietateak, intxaurrak, fruitu lehorrak, hazi ekologikoak, loreak, elikagai gisa erabiltzeko landareak eta sustraiak, kosmetika naturala, berdura eta fruten marmeladak, azukrerik gabeko berdura-kontserbak, foie grasa, patea, ahate-urdaiazpikoa, ahate-albondigak, magreta, ahate-izterrak, baserriko arrautzak, baserriko txerri eta txahalen haragia, ardi eta ahuntzen gaztak, euskal pastela, sagar-tartak, gazta eta txokolatea, erroskillak eta baserriko ogia.

Nekazaritzako azokak baserriko produktuak merkaturatzeko bide bikainak izan dira. Sektorearen krisiak berak eta herritarren kontsumo-ohituren aldaketek produktu horien kontsumoa pixka bat gutxitzea eragin dute.

Kasu honetan, lokalizazio geografiko ezberdinetako baserri-produktuen azoka berezia aurkezten da, Okendo Plazan egingo dena. Azokaren helburua baserriko produktuen zuzeneko salmenta bultzatzea da, bai eta produktu horien promoziorako erakustoki bat edukitzea ere. Azoka hau aisiako jarduera moduan ere aurkez daiteke, eta astegunetan merkatuetara joan ezin direnentzako aukera gisa ere bai.

Asteroko merkatuek bezala, honelako merkatu bereziek baserritarrei aukera ematen diete beren produktuak zuzenean saltzeko eta, aldi berean, kontsumitzaileekiko elkargune izateko.

Behemendik nahiz Udalak parte hartzera animatzen ditu herritar guztiak, gure baserritarren produktuak erosiz, hurbilekoak, 0 kilometrokoak.