Aplikazio habiaratuak
Prozesu partehartzaileak
Baratzeei buruzko araudiaren aurretiko kontsulta
09·04·2015
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
2025/04/09
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
2025/04/29
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
Gaur egungo fasea
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 133. artikuluan ("Herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzea") ezartzen duenez, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bidera
Kontsulta hori ez dago araututa; izan ere, Konstituzio Auzitegiak eskumenen ordenaren kontrakotzat jo du artikulu horren gainerakoa, 4. apartatuaren lehen lerrokada izan ezik, maiatzaren 24ko 55/2018 Epaiaren bidez.
Edonola ere, ordenantza proiektua egin aurretik kontsulta publikoa egin behar da.
Lasarte-Oriako Udalak Lasarte-Oriako baratze ekologikoen esleipena eta kudeaketa arautzen duen Araudia onartzea aurreikusten du
Erregelamenduaren xedea da gaur egun Plazaolako parketik gertu eraikitzen ari diren baratze ekologikoen esleipena arautzea, eta baratzeen erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak arautzea.
Interesdunek iradokizunak egin ditzakete baratzeak esleitzeko prozedurari buruz eta baratzeen erabilera eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak arautzeari buruz.
Kontsulta publikoa hamar egun balioduneko epean egingo da.
Apirilaren 28ra arte Udalaren aurrean beren proposamenak aurkezteko gonbita egiten zaie hala uste dutenei. Udalaren Erregistro Orokorraren bidez egin ahal izango dira, aurrez aurre (Okendo plaza 1) 9:00etatik 14:00etara, edo online, www.lasarte-oria.eus helbidean.