Banatu dira Lasarte-Oriako 2020. literatura sariak
2020·11·23
Alkateak sari horien eta irakurtzearen garrantzia nabarmendu ondoren, Aitor Tejedor Carrerasek, Unax Goenaga Sarobek pianoan lagunduta, Serafin Carrasco musika eskolako irakaslearen koordinazioarekin, irabazle izan ziren bi testuren irakurketa musikatua egin zuten.
Ondoren, Xabier Goitia Kultur Etxeko gerenteak eta Kultura zinegotziak aurkeztutako lanen berri eman zuten, eta diplomak eta sariak banatu zituzten.
Hauek dira saritutako pertsonak:
LASARTE-ORIAKO HAUR ETA GAZTEEN XXXIII. LITERATUR LEHIAKETA 2020
EUSKARA
A kategoria (2011tik jaioak)
Ipuina:
1. saria: Lea Apaolaza Negeruela, 9 urte, Kalaren magia.
2. saria: Ane Herrera Carrasco, 9 urte, Martin azeria eta sugegorria
B kategoria (2008an, 2009an edo 2010ean jaioak)
Ipuina:
1. saria: Paula Martin Bravo, 11 urte, Kausa on batengatik.
2. saria: Leire Ormazabal Zugarramurdi, 11 urte, Umezurtz zoriontsua.
3. saria: Gari Iraola Hernandez, 12 urte, Ezinegonak jota.
C kategoria (2005ean, 2006an edo 2007an jaioak)
Ipuina:
1. saria: Nikola Iraola Hernandez, 14 urte, Behean beti behean.
2. saria: Añes Apaolaza Negeruela, 14 urte, Izerdia eta lur hotza.
3. saria: Goiatz Aiestaran Iraeta, 14 urte, Itsasoari begira.
Poesia
1. saria: Nikola Iraola Hernandez, 14 urte, Txoriak
LASARTE-ORIAKO XXXIV. LITERATURAKO LEHIAKETAK 2020
EUSKARA
Poesia
Saritua: Eneko Amezaga de Diego, Zallakoa, Neguko bidaia.
Mikrokontakizunak
Saritua Mikel Gartziarena San Policarpo, Donostiakoa, Ez atera logelatik, txiki.
GAZTELANIA
Poesia
Saritua Torren-etik (Valentzia) Laura Cabedo Cabo, Los ojos de la vida.