Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak

Agustin Valdivia alkateak eta Lourdes Acevedo Berdintasunaren zinegotziak banatu zituzten generozko indarkeriaren aurkako Lasarte-Oriako Beldur Barik bederatzigarren bideo-lehiaketako sariak.

2022·11·28

Aurten hiru lan aurkeztu diraa, lehen mailakoa. Bi lehen kategorian eta bat hirugarrenean. Epaimahaiak, hala ere, hiru lanak saritzea erabaki zuen.

  • 1. kategoria, 12-13 urte bitartekoak:
    • MATXISMORIK EZ! Irati Nabaskues, Elene Rodriguez, Ganix Gartzia, Danel Lopetegui, Amaiur Iparraguirre, Naia Barrio, Izaro Iturriza, Danel Martikorena, Lucia Rey, Adrian, Odei, Sergio y Eneko.
    • ZERGATIK GARA HORRELAKOAK! June Huci, Ane Casado, Nora Calvo, Itsaso Garcia, Nora Gandia, Laia Remiro e Intza Arruti.
  • 2. kategoria, 14-18 urte bitartekoak:
    • ZUREGATIK! Julen González Toquero y Libe Elvira Ariceta
  • 3. kategoria, 19-26 urte bitartekoak
    • Saria eman gabe geratu da.

Alkateak honako hau azpimarratu zuen: Beldur Barik Jarrera ez da bakarrik inguruko indarkeria matxista identifikatzea eta mikromatxismoetaz jabetzea, Beldur Barik Jarrera hori guztia hautematea eta gainera hari aurre egitea da, indarrean dugun kultura patriarkala transgreditzea, alegia. Zer egiten dugu klaseko neska batek barreak eta komentarioak jasotzen dituenean depilatu ez delako edo lodi dagoelako? Zerbait esaten diegu txiste matxistak eta iraingarriak botatzen dituzteneni? Nola jokatzen dugu mutil astun batek baboso hutsa bezala “ligatzen” saiatzen dagoenenan neska batekin? Zenbatetan dira gure amak etxeko lan gehienak egiten dituztenak?

Gazteon egunerokotasuna osatzen duten bizipenak dira, ahalduntze eta jabekuntza prozesu honetan, gazteria da protagonista. Horregatik gorputzen edertasunaz eta onarpenaz, sexualitate libretaz, maitasunaz, indarkeria matxistari aurre egiteko estrategietaz, eta berdintasunaren beharraz hitz egiten dugu. Ze tresna ditugu gazteok egoera hauei guztiei aurre egiteko? Hori da, hain zuzen ere, lehiaketan erakutsi behar duguna, gazteok ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak.

Amaitzeko, Valdiviak datorren urteko lehiaketan parte hartzera animatu zituen Lasarte-Oriako gazteak.