Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak
2020·11·28
Pandemiak eragina izan du gazteei zuzendutako lehiaketan. Hori dela eta, aurten lan bakarra aurkeztu da, lehen mailakoa.
- 1. kategoria, 12-13 urte bitartekoak:
- Begiak itxi ditzala horrela ez nauenak gustoko. 200 euroko saria. Egileak; Nora Otaegi, Inge Trantxe, Garazi Etxeberria, Malen Arzadun, Nagore Loyarte, Sigfrix Salazar, Thais Member, Irati Mazkiaran, Maialen Fernandez, Añes Apaolaza, Goiatz Aiestaran, Arritxu Marques
- 2. kategoria, 14-18 urte bitartekoak:
- Saria eman gabe geratu da.
- 3. kategoria, 19-26 urte bitartekoak
- Saria eman gabe geratu da.
Lourdes Acevedo zinegotziak, sariak banatu aurretik, gogorarazi zuen lehiaketaren xedea dela emakumeek jasaten duten bereizkeriazko egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.
Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, askotarikoak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute.
Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzean oinarritutako gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilek matxismoaren aurka hartutako konpromiso pertsonalak eta kolektiboak adierazten dituenak.