Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak
2019-11-22
Oraingoan, hauek izan dira saritutako lanak:
- 1. kategoria, 12-13 urte bitartekoak:
- Antzinetik orainera. 200 euroko saria. Egileak; Nora, Nagore, Oihane, Maialen, Oscar, Thais, Añes, Lide, Izar, Inge, Arritxu, Alexandra.
- 2. kategoria, 14-18 urte bitartekoak:
- Gauza bakoitza bere momentuan. 200 euroko saria. Autoras: Sandra Rojo, Marta Rojo, Leire Ipiña, Saioa Ortiz..
- 3. kategoria, 19-26 urte bitartekoak
- Saria eman gabe geratu da.
Lourdes Acevedo zinegotziak, sariak banatu aurretik, gogorarazi zuen lehiaketaren xedea dela emakumeek jasaten duten bereizkeriazko egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.
Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, askotarikoak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzean oinarritutako gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilek matxismoaren aurka hartutako konpromiso pertsonalak eta kolektiboak adierazten dituenak.
Lasarte-Oriako lehiaketan 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izan dute, hiru kategoriatan.