Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Bakerako eta bizikidetzarako antzerkia Andoainen eta Lasarte-Orian

Lasarte-Oriako eta Andoaingo bizikidetza mahaiek elkarrekin antolatu dituzte Proyecto 43-2 konpainiaren Rescoldos de paz y convivencia trilogiarko bi antzezlan

2021·10·01

Andoaingo eta Lasarte-Oriako udalek hainbat legegintzaldi daramatzagu bi udalerrietan bakea, elkarbizitza eta memoria inklusiboaren alde lanean hainbat ekimenen bidez, Baketik Fundazioaren bidelaguntzarekin. Elkarbizitza mahaiak dauzkagu martxan bi udaletan, non udal-ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek parte hartzen dugun. Hauen helburua da akordioak lantzea bakea eraikitzeko eta euskal gizarteak hamarkadetan jasan duen motibazio politikoko indarkeriak kaltetutako bizikidetza berreraikitzeko.

Aurten, bi udalerrietako mahaiak elkartu egin gara bi antzezlan antolatzeko. “Proyecto 43-2” eta “Viaje al fin de la noche” obrak dira, eta María San Miguelek zuzendutako Proyecto 43-2 antzerki-konpainiaren “Rescoldos de paz y convivencia” trilogiaren zati dira. Trilogia minari, indarkeriari eta elkarrizketari buruzko ikerketa zorrotz baten emaitza artistikoa da. Elkartzen gaituzten edo besteengandik bereizten gaituzten gauzak gehiago ote diren galdera dauka ardatz.

Zehazki, emanaldi hauek antolatu dira:

Proyecto 43-2.

Andoainen, urriaren 7an, 19:00etan, Basteron

Konpainiari izena ematen dion trilogiaren lehen pieza 2012ko otsailean estreinatu zen. Abiapuntu gisa dauka indarkeriak familia- eta gizarte-harremanetan eta identitatearen garapenean duen eragina, minak markatutako bizipenetan oinarrituta.

Sarrera doan. Gonbidapenak Basteroko leihatilan eskuragarri.

Viaje al fin de la noche

Lasarte-Orian, urriaren 15ean, 20:00etan, Manuel Lekuona kultur etxean, eta goizez, eskola-saioa batxilergoko ikasleekin.

2017ko azaroan estreinatu zen, eta Max sarietarako izendatu zuten. Indarkeriazko hamarkadek utzitako herentziaren eta armarik gabeko orainaldian izan duen eraginaren hausnarketa bat azaltzen digu biktimen eta haien ondorengoen bidez. Euskal Herriko orainaldia dokumentatzen du, indarkeriaren seme-alabei ahotsa emanez.

Sarrera doan. Gonbidapenak kultur-etxeko atezaindegian eskuragarri astean zehar edo egunean bertan ordubete lehenago leihatilan.

Proposamen honen bidez, hausnarketarako espazio publikoak ireki nahi ditugu, errealitate mingarriei (agian arrotzak, agian ezagunak) begiratzeko, guztion artean bake zintzo eta iraunkorra eraikitzen segi dezagun. Artea tresna baliotsua da hausnarketa eta eraldaketa sozial horiek sustatzeko, eta horregatik eskaini nahi izan diogu sorkuntza artistiko hau herritarrei.

Hala, bi udalerrietako ordezkariok herriko eta inguruetako herritar guztiak gonbidatu eta animatu nahi ditugu proposamen artistiko hauetara etortzea, eta batzen gaituzten edo bereizten gaituzten gauzak gehiago diren galdetzera.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.