Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Azaroko udalbatzarraren ohiko bilkura

Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du azaroko ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.

2021·11·08

Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.

Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.

Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:

  1. 2021eko urriaren 14an ospatutako bilkuraren aktaren onarpena.

  2. 2021 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.

  3. HIEren “A7-Michelin II” Plan Bereziaren harira, Plainco, S.A. enpresarekin sinatu beharreko hitzarmena, behin betiko onestea.

  4. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra idazteko oinarri izango diren irizpide eta helburuen onarpena.

  5. EH BILDU, EAJ-PNV eta ELOP udal taldeek aurkeztutako mozioa: “Zubillaga Baserria”-ren harira.

  6. Galdera eta erreguak.