Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala, talde politiko guztien babesarekin

2024-11-25

Lasarte-Oriako Udalak emakumeen aurkako indarkeria gutxiesten duen edozein mezuren aurkako jarrera irmoa adierazi du eta konpromiso zehatzak hartu ditu

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira, Lasarte-Oriako Udalak bere konpromiso instituzionala berretsi du emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borrokan, eta horretarako, beste erakunde eta herritarrekin koordinatutako lana sustatuko du.

Talde politiko guztien babesarekin onartutako adierazpenak aurten arreta berezia jartzen du emakumeen aurkako indarkeria ukatzen duten diskurtsoetan. Diskurtso horiek, maila globalean ultraeskuindar joerek bultzatuta, berdintasunaren aurkako mezuak normalizatu eta emakumeen eskubideetan lortutako aurrerapenak gutxiesten dituzte. Bereziki, gazteei eta eremu digitalari eragiten diete.

Udalaren konpromisoak

Lasarte-Oriako Udalak emakumeen aurkako indarkeria gutxiesten duen edozein mezuren aurkako jarrera irmoa adierazi du eta konpromiso zehatzak hartu ditu:

  • Negazionismoaren eta tokiko matxismoaren aurkako horma kolektibo bat sortzea.
    Tokiko eragileekin lankidetzan arituko da, diskurtso misogino eta negazionisten aurkako sareak eta erantzun-protokolo publiko eta kolektiboak sortzeko.
  • Gazteentzako sentsibilizazio-kanpainak egitea.
    Bereiziki eremu digitaletan ugaritzen diren mezu misoginoak desaktibatzeko ekintza zehatzak diseinatuko dira.
  • Prozesu hezitzaile eta formatiboak indartzea.
    Eskola-eremuan eta komunitatean programa formatiboak bultzatuko dira, jarrera negazionistak eta matxismoa desagerrarazteko eta berdintasuna normalizatzeko.
  • Hezkuntza Sailarekin lankidetzan aritzea.
    Eskola-kurrikuluan emakumeen aurkako indarkeriaren negazionismoaren aurkako eta berdintasunaren aldeko esku-hartzeak txertatzeko lan egingo da.
  • Sarean jarduera indartzea.
    Berdinsarea eta beste udal sareen bidez, negazionismoaren aurkako estrategia kolektibo bat bultzatuko da, emakumeen eskubideen aldeko borroka indartuz.

Adierazpenak herritarrak animatzen ditu azaroaren 25aren inguruan antolatutako ekintzetan aktiboki parte hartzera, emakumeen aurkako indarkeria mota guztien aurkako jarrera erakusteko, baita horien ukazioa eta gutxiespena ere.

Lasarte-Oriako Udalak emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko duen konpromiso irmoa berresten du eta herritar guztiak borroka horrekin bat egitera animatzen ditu.

 

Dokumentuak deskargatu

Adierazpena [pdf]