Asteburu honetan auzoetako ikastaroak jarraitzen dute
2023·05·12
Maiatzeko larunbatetan eta ekaineko lehenengoan tailer batzuk egingo dira udalerriko hainbat auzotan.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, ez eta inolako materialik eramatea ere.
Larunbat honetan, Sasoetaren eta Zabaletaren txanda izango da.
Sasoeta: Jaizkibel plazan, 12:00etatik 13:00etara
Ipuin-kontaria: Fantasiazko istorio dibertigarriak kontatuko dira. 3-4 urteko haurrei zuzendua.
Zabaleta: Frontoiaren parean (karpa bat jarriko da), 11:00etatik 13:30era.
Azkazalen tailerra: azkazalak nola egin, nola zaindu, etab. Mutilentzat nahiz neskentzat irekia.
AUZOAK | EGUNA | ORDUTEGIA | DATA | AUZOA |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 05/13 | Sasoeta |
Azazkal tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 05/13 | Zabaleta |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 05/20 | Oria |
Hennaren sormen tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 05/20 | Oria |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 05/27 | Zumaburu |
Mandala tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 05/27 | Atsobakar |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 06/03 | Atsobakar |
Baratza tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 06/03 | Zumaburu |