Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Autobusen ibilbideetan aldaketak izango dira Kale Nagusia itxiko delako

San Pedro jaiengatik Kale Nagusia partzialki itxi denez, hiri barruko eta hiriarteko autobusen ibilbide eta geltokietan honako aldaketa hauen berri ematen da..

2022·06·27

Manttangorri

  • 2022/06/28: Kale Nagusia itxi egingo da 2 zenbakitik 32 zenbakira (bi biribilguneen artean), goizeko 11: 30etik zerbitzua amaitu arte.
  • 2022/06/30: Kale Nagusia itxi egingo da 2 zenbakitik 32 zenbakira (bi biribilguneen artean), 18:00etatik zerbitzua amaitu arte.
  • 2022/07/1: Kale Nagusia itxi egingo da 2 zenbakitik 32 zenbakira (bi biribilguneen artean), 18:00etatik zerbitzua amaitu arte.

Ibilbide alternatiboa: Pinutegi-Antxota-Sasoeta Ibilibidea- Kalbario Bidea - Kale Nagusia.  Gainerakoan, ibilbideak bere horretan jarraituko du.

Lurraldebus

Kale Nagusiko mozketetan Lurraldebuseko lineen geraleku hauek ezabatuko dira:

  • Tolosarantz: k/Nagusia 4 eta 40
  • Donostiarantz: k/Nagusia 5 eta 41

Honako hauek mantenduko dira:

  • Tolosarantz:
    • Donostia etorbidea (zaharren egoitzako altuera)
    • Dorre Etxea – K/Nagusia 1 biribilgunea
    • Kotxerak biribilgunea (Txartel hotelaren ondoan)
    • Basaundi Bailara
    • Oria etorbidea (Karmengo Kaperaren aurrean)
  • Donostiarantz:
    • Oria etorbidea
    • Basaundi Bailara
    • Kotxerak biribilgunea (Txartel hotelaren ondoan)
    • Dorre Etxea – K/Nagusia 1 biribilgunea
    • Donostia etorbidea (Oriamendi kalea 1).

Hauek dira mozketa egingo den egunak eta ordutegiak:

EKAINAK 28

Ibilbide alternatiboa 11:30etik hurrengo eguneko lehen zerbitzura arte.

EKAINAK 29:

Ibilbide alternatiboa 11:30etik 14:00etara.

14:00etatik 18:00etara ohiko geltoki guztiak

Ibilbide alternatiboa 18:00etatik hurrengo eguneko lehen zerbitzura arte.

EKAINAK 30:

18:00etako ibilbide alternatiboa hurrengo eguneko lehen zerbitzura arte.

UZTAILAK 1:

Ordezko ibilbidea 18:00etatik hurrengo eguneko 7: 00etara