Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Auto klasikoen eta kirol-automobilen Nazioarteko Rallya Lasarte-Orian

Urriaren 2an, Lasarte-Oriak gozatu ahal izango du San Sebastián Circuit Spiritek antolatutako auto klasikoen eta kirol-autoen 4. Nazioarteko Rallye-arekin

2021·09·29

Circuit Spiriten 4. edizioa da honako hau, pandemiaren eraginez iaz bertan behera utzi behar izan baitzen.

Automobilak Donostiatik aterako dira 10: 30ean, eta lehenengo parte-hartzailea Lasarte-Oriara 10:58 inguruan iritsiko da.

Michelin lantegitik sartuko dira udalerrira, eta Geltoki kaletik eta Kale Nagusitik jarraituko dute Zirkuitu ibilbidera iritsi arte.

Toki horretan egingo zaio italiar erako erregulartasun-proba, Oriako zuzenean, 340 metro inguru dituena, gasolindegiaren eta Oriako kaperaren artean. Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviaren ardura izango da parte hartzen duen ibilgailu bakoitzari erregulartasun-proba horretan irteera ematea.

Rallye Classic Sporten, rallye/paseo modalitatean, parte hartu ahal izango dute 1923tik (Lasarteko zirkuituan lasterketak egin ziren lehen urtea) aurrera fabrikatutako edo matrikulatutako autoetatik hasi eta 50 urteko antzinatasuna dutenetara bitarteakoak.

Zertan datza erregulartasun-tartea?

Erregulartasun-tarteak hiriguneetan kokatu eta ibilbide-txartelean adieraziko dira.

Tarteak izango dira "italiar erako erregulartasuna” deritzen tankerakoak, eta horien hasiera eta amaiera behar bezala adierazita egongo dira, baita egin beharreko denbora ere. Ez dira 1.000 metrotik gorakoak izango.

Irteera emango da ibilgailua geldirik dagoelarik edo abiatzeko ordenan. Iritsiera jaurtia egingo da, eta ezarritako batez bestekoa beti izango da 50 km/h-tik beherakoa edo trafiko-seinaleek tarte horretan adierazitakoa baino txikiagoa.

Erregulartasun-tartearen barruan eta tarte hori hasi ondoren, parte hartzen duen ibilgailuak ezin izango du bere martxa gelditu.

Erregulartasun-tarteetan lortutako puntuek puntuazio onena lortzen dutenei trofeoak esleitzeko balioko dute.

 

Bai San Sebastian Circuit Spiriten antolakuntzatik, bai Lasarte-Oriako Udaletik, kale horietara hurbiltzera animatzen dira herritarrak, bertatik pasako diren auto klasiko horiek ikusi ahal ditzaten.

Aurtengo berrikuntzen artean, osasun-egoera dela-eta, autoak ez dira Zirkuitu Ibilbidean aparkatuko jende-pilaketarik egon ez dadin, eta Lasarte-Oriatik behin bakarrik igaroko dira, eta ez aurreko edizioetan bezala bitan.

Udalak azpimarratu nahi du probak ez duela eraginik izango garraio publikoan, eta egungo geltokiek bere horretan jarraituko dutela.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.