Aplikazio habiaratuak
Prozesu partehartzaileak
Aukeratu aurtengo zure kirolaria. Lasarte-Oriako 2024ko kirolariak
14·11·2024
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
2024/11/14
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
2024/11/28
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
2024/12/15
Gaur egungo fasea
Lasarte-Oriako 2024ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesuaren proposamenak aurkezteko epea azaroaren 28an itxiko da. Abenduaren 15ean, Kultur Etxean egingo da Kirol Gala.
Ondoko gaietan nabarmendu diren Lasarte-Oriako pertsona helduak izan daitezke hautagai:
- Lasarte-Oriako kirolaren alde egindako lanagatik.
- Bere kirol ibilbide pertsonalagatik.
Lasarte-Oriako kirol elkarteek eta edozein lasarteoritarrak proposatu ditzakete hautagaiak.
Elkarte edota herritar bakoitzak, gehienez ere, hautagai bat aurkeztu ahal izango du sari bakoitzeko. Horretarako, parte hartzeko orria bete beharko da, eskuragarri leku hauetan:
- Webgunean, pdf editagarri formatuan.
- Etxe bakoitzeko postontzietan utzitako parte hartze orriarekin.
Hautagaien proposamenak emailez partehartzea@lasarte-oria.eus helbide elektronikora bidali beharko dira, edota parte hartze postontzietan utzi:
- Sexuen Elkarbizitzarako emakumearen Zentroa.
- Manuel Lekuona Kultur Etxea.
- Gazteleku.
- Lasarte-Oriako Udaletxea (Udaletxe zaharreko arkupetan).
- Maialen Chourraut Kiroldegia.
Epaimahaia, Udalaren Kirol Batzordeko kideekin eta Lasarte-Oriako kirol elkarteak, aipatutako batzordean duten ordezkariarekin dago osatua.
Kirol zerbitzuan proposamenak jaso ostean, hautagaien zerrenda eta botoa emateko betebeharreko fitxa emailez bidaliko zaizkie elkarteei eta baita kirolen Batzordeko kideei ere.
Hautagaien artean boto banaketa egingo dute elkarteek eta Batzordekideek, bakoitzak bere aldetik 3, 2 eta boto 1 emanez sari ezberdinetan (emakumea, gizonezkoa, ibilbidea) proposatutako hautagaien artean. Kirol elkarteek botoak emailez bideratu beharko dituzte Kirol Zerbitzura abenduaren 8a baino lehen. Batzordeko kideek abenduan egingo den batzorde batean aurkeztuko dituzte beren bozketak.
Batzordekideen botoen balioa alderdi bakoitzak udalbatzan dituen ordezkarien zenbatekoaren arabera konputatuko da.
IRABAZLEAK
- Emakumezko Kirolaria: Aiora Belartieta (Arrauna, Arraun Lagunak)
- Gizonezko Kirolaria: Jon Martin (Futbola)
- Kirol Ibilbidearen Saria: Jose Felix Solano (Pilota, Intza)