Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Prozesu partehartzaileak

Aukeratu aurtengo zure kirolaria. Lasarte-Oriako 2022ko kirolariak

Urriaren 30ean Lasarte-Oriako 2022ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua amaituko da

07·10·2022


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

2022/10/07

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

2022/11/01

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

2022/12/16

Gaur egungo fasea

Lasarte-Oriako 2022ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesuaren proposamenak aurkezteko epea urriaren 30ean itxiko da. Saritutako kirolariek diploma bat jasoko dute abenduaren 16an, 19:00etan, Kultur Etxean egingo den Kirol Galan.

Ondoko gaietan nabarmendu diren Lasarte-Oriako pertsona helduak izan daitezke hautagai:

  • Lasarte-Oriako kirolaren alde egindako lanagatik.
  • Bere kirol ibilbide pertsonalagatik.

Lasarte-Oriako kirol elkarteek eta edozein lasarteoritarrak proposatu ditzakete hautagaiak.

Elkarte edota herritar bakoitzak, gehienez ere, hautagai bat aurkeztu ahal izango du sari bakoitzeko. Horretarako, parte hartzeko orria bete beharko da, eskuragarri leku hauetan:

  • Webgunean, pdf editagarri formatuan.
  • Etxe bakoitzeko postontzietan utzitako parte hartze orriarekin.

Hautagaien proposamenak emailez partehartzea@lasarte-oria.eus helbide elektronikora bidali beharko dira, edota parte hartze postontzietan utzi:

  • Sexuen Elkarbizitzarako emakumearen Zentroa.
  • Manuel Lekuona Kultur Etxea.
  • Gazteleku.
  • Lasarte-Oriako Udaletxea (Udaletxe zaharreko arkupetan).
  • Maialen Chourraut Kiroldegia.

Epaimahaia, Udalaren Kirol Batzordeko kideekin eta Lasarte-Oriako kirol elkarteak, aipatutako batzordean duten ordezkariarekin dago osatua.

Kirol zerbitzuan proposamenak jaso ostean, hautagaien zerrenda eta botoa emateko betebeharreko fitxa emailez bidaliko zaizkie elkarteei eta baita kirolen Batzordeko kideei ere.

Hautagaien artean boto banaketa egingo dute elkarteek eta Batzordekideek, bakoitzak bere aldetik 3, 2 eta boto 1 emanez sari ezberdinetan (emakumea, gizonezkoa, ibilbidea) proposatutako hautagaien artean. Kirol elkarteek botoak emailez bideratu beharko dituzte Kirol Zerbitzura azaroaren 13a baino lehen. Batzordeko kideek azaroan egingo den batzorde batean aurkeztuko dituzte beren bozketak.

Batzordekideen botoen balioa alderdi bakoitzak udalbatzan dituen ordezkarien zenbatekoaren arabera konputatuko da.

Bozketan berdinketa emango balitz, Batzordeko Lehendakariak kalitatezko bozka erabili ahal izango du.

 

2022ko irabazleak

  • Urteko emakumezko kirolari nabarmenena: Aiora Belartieta Galardi (Arraunketa)
  • Urteko gizonezko kirolari nabarmenena: Asier Sagasti Conde (Judoa)
  • Kirol-ibilbidea: Eulogio de la Serna Velasco (Atletismoa, Lasterketa Herrikoiak)


Erlazionatutako berriak
Ez dago berririk.