Aplikazio habiaratuak
Prozesu partehartzaileak
Aukeratu aurtengo zure kirolaria. Lasarte-Oriako 2021eko kirolariak
18·10·2021
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
31-10-2021
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
Gaur egungo fasea
Lasarte-Oriako 2021eko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesuaren proposamenak aurkezteko epea urriaren 31n itxiko da. Saritutako kirolariek diploma bat jasoko dute abenduan egingo den Lasarte-Oriako Kirolaren Galan.
Ondoko gaietan nabarmendu diren Lasarte-Oriako pertsona helduak izan daitezke hautagai:
- Lasarte-Oriako kirolaren alde egindako lanagatik.
- Bere kirol ibilbide pertsonalagatik.
Lasarte-Oriako kirol elkarteek eta edozein lasarteoritarrak proposatu ditzakete hautagaiak.
Elkarte edota herritar bakoitzak, gehienez ere, hautagai bat aurkeztu ahal izango du sari bakoitzeko. Horretarako, parte hartzeko orria bete beharko da, eskuragarri leku hauetan:
- Webgunean, pdf editagarri formatuan.
- Etxe bakoitzeko postontzietan utzitako parte hartze orriarekin.
- Kiroldegian eskuragarri dagoen parte-hartze orriarekin.
Hautagaien proposamenak emailez partehartzea@lasarte-oria.eus helbide elektronikora bidali beharko dira, edota parte hartze postontzietan utzi:
- Sexuen Elkarbizitzarako emakumearen Zentroa.
- Manuel Lekuona Kultur Etxea.
- Gazteleku.
- Lasarte-Oriako Udaletxea (Udaletxe zaharreko arkupetan).
- Maialen Chourraut Kiroldegia.
Epaimahaia, Udalaren Kirol Batzordeko kideekin eta Lasarte-Oriako kirol elkarteak, aipatutako batzordean duten ordezkariarekin dago osatua.
Kirol zerbitzuan proposamenak jaso ostean, hautagaien zerrenda eta botoa emateko betebeharreko fitxa emailez bidaliko zaizkie elkarteei eta baita kirolen Batzordeko kideei ere.
Hautagaien artean boto banaketa egingo dute elkarteek eta Batzordekideek, bakoitzak bere aldetik 3, 2 eta boto 1 emanez sari ezberdinetan (emakumea, gizonezkoa, ibilbidea) proposatutako hautagaien artean. Kirol elkarteek botoak emailez bideratu beharko dituzte Kirol Zerbitzura azaroaren 17a baino lehen. Batzordeko kideek azaroaren 19an aurkeztuko dituzte beren bozketak batzorde batean.
Batzordekideen botoen balioa alderdi bakoitzak udalbatzan dituen ordezkarien zenbatekoaren arabera konputatuko da.
Bozketan berdinketa emango balitz, Batzordeko Lehendakariak kalitatezko bozka erabili ahal izango du.
Erlazionatutako berriak
2021-10-21
Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko eta erakusketa bat egiteko
2020-10-22
Zurmailu Zurlanketa Elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu du Udalarekin
Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko, erakusketa bat egiteko eta Udalarentzako taila bat egiteko. Aurtengo erakusketa azaroaren 5etik 15era bitartean izango da, 18:00etan, Antonio Mercero gunean
2018-04-16
Zure enpresa nola sortu eta kudeatu
Maiatzak 8 eta 9 Lanbidek “zure enpresa nola sortu eta kudeatu” ikastaroa antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.
2020-03-06
Zumbako V. Maratoia Loidibarren frontoira lekualdatuko da
Bihar larunbaterako, martxoak 7, euria egingo duela aurreikusten denez gero, Zumbako V. Maratoiaren jarduera Loidibarrengo frontoira eramango da