Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aterpearen Zorte hutsa sariak banatu dira

Aterpea merkatari eta ostalarien elkarteak Zorte Hutsa kanpainaren irabazleei sariak banatu zizkien

2021·11·24

Aterpeako zenbait kide, Agustín Valdivia alkatea eta Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotzia bertan zirela, Miguel Angel Prietok eta Arantza Aldaik kanpaina honetako irabazleei sariak banatzeko ekitaldia aurkeztu zuten.

Miguel Angel Prietok, Aterpeako lehendakariak, Lasarte-Oriako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik jasotako babesagatik bere esker ona adierazi zuen. Kanpainaren helburua sare sozialetan oihartzun handia izatea zela gogorarazi zuen, eta Instagramera eta Facebookera argazki batzuk igo behar zirela.

“Sare sozialak erabiltzen dituzten gazteak erakartzea zen helburua, eta uste dut lortu dugula”, zioen Prietok.

Irabazleek 10 euroren balioko 50 erosketa-bonu jaso zituzten. Hauek dira irabazleak:

  • Mabel Pedreira
  • Sanae Mokhlis Hilali
  • Marian Iparraguirre
  • Isabel López
Erosketa-bonuak abenduaren 4ra bitartean trukatu ahal izango dira.