Aterpearen Lortu 1000 euro kanpainaren irabazleari saria banatu zaio
2021·07·29
Miguel Angel Prieto Aterpea elkarteko presidenteak, elkarteko beste zenbait kiderekin eta David Mateos jarduneko alkatearekin batera, saria eman zioten irabazleari, Mikel Manterola jaunari. 10 euroko 100 txartel jaso zituen, atzo 17:00etatik 20:00etara bitartean gastatu ahal izateko.
Gehienez 10 bale (100 eurokoak) erabil zitzakeen saltoki bakoitzean. Horrela, gutxienez 10 establezimendu bisitatuko zituen.
Irabazlearen lana errazteko, Aterpeak gidari bat eta Daimler DS420 Limousine modeloko auto bat jarri zituen haren esku, udalerria azkarrago eta erosoago zeharkatzeko eta kanpainari atxikitako dendetara joateko.
Oraingo honetan, 67 establezimenduk hartu dute parte kanpainan.