Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aterpearen Eguberrietako erakusleihoen lehiaketa

Aterpea Merkatari eta Ostalarien Elkarteak Eguberrietako erakusleihoen lehiaketa egingo du abenduaren 14tik 18ra bitartean. Lehiaketa horretan 18 establezimenduk hartuko dute parte.

2020·12·10

Ana Laureano Aterpeko lehendakariordeak eskerrak eman zizkien Eusko Jaurlaritzako Kontsumo, Merkataritza eta Turismo Departamentuari, Nafarroako Rural Kutxari eta Lasarte-Oriako Udalari.

Aurtengo edizioan bi sari izango dira. Alde batetik, Aterpea saria, zeina aukeratuko baitu Amaia Gonzalez Caballero erretiratuen etxeak, Eusko Jaurlaritzaren bulegoak eta Nafarroako Caja Rural Kutxak osatutako epaimahaiak. Bestalde, Caja Ruralen sari herrikoia izango da Eguberrietako mezurik onenarentzat, herritarren bozketari esker.

Bozketa hau egiteko herritarrek flyer bat jasoko dute etxean eta bertan erakusleihorik politena zein den jarri ahal izango dute. Flyer horiek parte hartzen duten saltokietako hautestontzietan utzi beharko dituzte, hilaren 14tik 18ra bitartean. Sari banaketa abenduaren 22an egingo da udaletxean.

Bestalde, elkarteko presidente ohi eta kide Ramon Ormazabalek elkarteak horrelako kanpainak eta lehiaketak antolatzeko egiten duen ahalegina azpimarratu nahi izan zuen, eta Udalari eskerrak eman zizkion Eguberrietako argiztapenarekin jarraitzeagatik. Izan ere, horrek egun horietan kaleak giotzeaz gain, ziurgabetasun-une hauetan salmentak animatzeko pizgarri bat gehiago ere bada.

Nuria Fernandez Sozioekonomiako zinegotziak itxi zuen kanpainaren aurkezpena, eta herritarrak animatu zituen parte hartzera eta dendetako erakusleiho guztiak ikustera, egunez egun hainbeste ahalegin, gogo eta ilusioz apaindu baitituzte.

18 establezimendu hauek hartuko dute parte:

  • Ola enmarcación
  • Viteri móviles
  • Loteria Izaguerri+C
  • Ormazabal loradenda
  • Mercería Mauxa
  • Peluquería Marbell
  • Mercería Aritza
  • Clover cocinas, baños y reformas
  • Kaizen mueble y decoración
  • Soraya Gallego micropigmentación
  • Silvia Luis Arbizu administración de fincas
  • Dulce tentación
  • Ventanas Alcar
  • Noaoa bidaiak
  • Mabel Moda
  • Alba Moda
  • Oihana Estetika