Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Aterpearen “Black Friday”ren edizio berria

2022-11-22

Ostiral honetan, azaroak 25, Aterpeak “Black Friday”ren edizio berri bat egingo du, eta denda parte-hartzailetara itzuliko da ostera. 20 establezimenduk parte hartuko dute azokan

Aterpeko hainbat kide bertan zirela, Agustin Valdivia alkateak eta Nuria Fernandez sozioenomia zinegotziak, Miguel Angel Prieto Elkarteko presidenteak, Black Friday kanpaina aurkeztu zuen.

Kanpainarekin bat egiten duten saltokiek deskontu desberdinak eskainiko dituzte, eta Gabonetako erosketak aurreratzeko eta deskontu handiak lortzeko aukera paregabea da. Establezimendu bakoitzak erabakiko du zein deskontu eta zein artikuluri aplikatzen dizkion.

Aterpeak eta Udalak Lasarte-Oriako herritarrak animatu nahi dituzte udalerrian kontsumitzera.

Aurten, denda parte-hartzaileak hauek dira: Peluquería de caballeros Ana, Mercería Aritza, Halcón Viajes, North Team nutrizioa, Electricidad Arregui, Kaizen Mueble y decoración, Naturhouse, Ormazabal loradenda, Nogues Moda, Deco 75 textil hogar, Ola enmarcación, Noaoa Bidaiak, Multiópticas, Bideo Lagunak, Mabel Moda, Gimnasio Saito, Peluquería y estética Splendor, Peluquería Marian Olaizola, Muebles Elbume eta Optica Irigoyen.