Aterpearen Bezeroaren hamabostaldiaren sariak banatu dira
2021·10·17
Aterpeako zenbait kideren eta Agustín Valdivia alkatearen presentzian, Ramon Ormazabalek eta Arantza Aldaik kanpaina honetako irabazleei sariak banatzeko ekitaldia aurkeztu zuten.
Ramón Ormazabal, Aterpeako kidea, Lasarte-Oriako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik jasotako babesagatik bere esker ona adieraziz hasi zen, eta kanpaina hau zertan zetzan gogorarazi zuen: irailaren 20tik urriaren 1ea bitartean Aterpeako partaide diren establezimenduetan erosi zuten pertsonak guztira 3.000 euro egiten duten erosketa-bonuen zozketan sartu zirela.
Irabazleek 10 euroren balioko 50 erosketa-bonu jaso zituzten. Hauek dira irabazleak:
- Elena Arroyo
- Mª Luisa Ibarzabal
Irabazleek 10 euroren balioko 25 erosketa-bonu jaso zituzten. Hauek dira irabazleak:
- Pilar Arteaga
- Gabriel Sarasola
- Ixabel Uzkudun
- Karmele Tejada
- Kaila Suazo
- Lorea Goenaga
- Kontxi Aramendi
- Jon Aldaz
Erosketa-bonuak azaroaren 6ra arte trukatu ahal izango dira.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.