Aterpeak Stockaren Azoka egingo du beste behin
2021·08·30
Agustín Valdivia alkatearen presentziarekin, Aterpeako ordezkariek aurkeztu zuten aurten irailaren 2tik 4ra egingo den azoka. 15 dendak denboraldiko produktuen soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Aurten, denda parte-hartzaileak hauek izango dira: Ana gizonezkoen ile-apaindegia, Mabel moda, Deco 75 Textil Hogar, Inés Flores artisautza, Olmi mertzeria, Bazar Abreu, Urruzola Mertzeria, Fernandez Ehunak, Alba Moda, Imagine jantzi-denda, Leder oinetakoak, Arregui elektrizitatea, Iturbe zapata-denda, Mauxa mertzeria eta Dulce Tentación.
Miguel Ángel Prieto Aterpeako presidenteak azaldu zuenez, aurten, aurreko urtean bezala, osasun-krisiaren dela eta ez dela aurreko edizioetan bezala karparik jarriko denden kanpoaldean, baizik eta establezimenduaren beraren barruan edukiko dituztela azokarako produktuak.
Kanpaina honen asmoa ez da azokarako bereziki erositako materiala saltzea, baizik eta gordetako produktua salgai jartzea, denboraldi berriari begira artikulu berriak sartzeko.
Bai Udalak eta baita Aterpeak ere kanpainan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak, tokiko merkataritza bisitatuz.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.