Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aterpeak hasiera emango dio "Gozatu!" kanpainari

Irailaren 19.ik urriaren 1era, Aterpeak "Gozatu!" kanpaina berria ospatuko du, eta sari bidez merkataritza eta tokiko zerbitzuak ostalaritzarekin lotuko ditu.

2022·09·20

Agustin Valdivia alkatea, Nuria Fernández Sozioekonomiako zinegotia eta Aterpeako ordezkariak bertan zirela, Miguel Angel Prietok irailaren 19tik urriaren 1era egingo den Gozatu! Kanpaina aurkeztu zuen.

Epe horretan, denda eta zerbitzu parte-hartzaileetan gasturen bat egiten dutenek txartel itxi bat jasoko dute. Batzuek berehalako saria izango dute, parte hartzen duten ostalaritza-establezimenduetan dastatu beharreko pintxoa. Gainerakoek, izena eta telefono-zenbakia bete ondoren, 1.000 euroko txartel baten zozketan parte hartuko dute.

Kanpaina honetan 35 saltoki eta zerbitzuk eta 7 tabernak parte hartzen dute, tokiko merkataritza tokiko ostalaritzarekin erlazionatu nahian

Bai Udalak eta baita Aterpeak ere kanpainan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak, herriko merkataritza bisitatuz.

Nuria Fernandezek udalaren izenean eskerrak eman zizkion Aterpea elkarteari kanpaina berri honekin herrian sektore hau suspertzeko egindako ahaleginagatik.