Aterpeak Eskuratu 1000 euro! Kanpaina egingo du beste behin
2021·06·23
Miguel Angel Prieto Aterpeako presidenteak, Agustín Valdivia alkatearekin, Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotziarekin eta elkarteko zenbait kiderekin batera, kanpaina honen edizio berria aurkeztu zuten. Kanpainaren helburua tokiko merkataritza dinamizatzea eta indartzea da.
Eskuratu 1.000 euro! kanpainari atxiki zaizkion establezimenduetan uztailaren 1etik 16ra kontsumitzen dutenek 1.000 euroren balioko erosketa-bonuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Zozketa uztailaren 21ean egingo da Villa Mirentxun. Pertsona saridunak 10 euroko 100 bonu jasoko ditu Aterpeako dendetan gastatzeko, uztailaren 28an, 17:00etatik 20:00etara. Ezingo ditu 10 bonu baino gehiago erabili establezimendu berean.
Saritutako pertsonak erosketak erosotasunez eta epe barruan egin ahal izan ditzan, hiru ordu baino ez baititu horretarako, Aterpeak ibilgailu bat jarriko du haren eskura.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.