Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Aterpeak Eskuratu 1000 euro! Kanpaina egingo du beste behin
2020-07-02
Eskuratu 1.000 euro! kanpainari atxiki zaizkion establezimenduetan uztailaren 6tik 18ra kontsumitzen dutenek 1.000, 500 eta 250 euroren balioko erosketa-bonuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Zozketa uztailaren 22an egingo da Villa Mirentxun. Pertsona saridunak 10 euroko 100 bonu jasoko ditu Aterpeako dendetan gastatzeko, uztailaren 29an, 17:00etatik 20:00etara. Ezingo ditu 10 bonu baino gehiago erabili establezimendu berean.
Aurtengo berritasuna da bonu-kopurua handitu egin dela, eta ondorioz, 1.000 euroko sariaz gain 500 euroko bi bonu eta 250 euroko lau banatuko dira, araua delarik establezimendu bakar batean 100 euro baino gehiago ez gastatzea. Bonu hauek ez dute hiru orduko baldintzapena, baizik eta iraungitze-data erabili ahal izateko.
Bonu bat erabiltzeko gutxieneko erosketa 10 eurokoa da. Adibidez, pertsona batek 28 euroko erosketa egiten badu, pertsonak erabakiko du 3 bonu entregatzen dituen ala 2 bonu eta 8 euro bere patrikatik. Ez zaio inola ere dirua itzuliko aldeagatik.