Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aterpeak Bezeroen Hamabostaldia egingo du irailaren 20tik urriaren 1era

Aterpeak iragarri zuen Bezeroen Hamabostaldia irailaren 20tik urriaren 1ea bitartean egingo dela Lasarte-Oriako merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan. Egun horietan erosketak 78 establezimenduetan egiten dituztenek erosketa-bonuetan 3.000 euro lortzeko aukera izango dute.

2021·09·14

Aterpeako hainbat kide eta Lasarte-Oriako alkatea Agustín Valdivia aurrean zituela, Miguel Angel Prietok Aterpeako Bezeroen Hamabostaldia aurkeztu zuen. Helburua bezeroa erakartzea eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa dinamizatzea da.

Bezeroaren hamabostaldian kanpainan parte hartzen duten 78 establezimenduetan erosketak edo kontsumoak egiten dituzten pertsonek txartel batzuk jasoko dituzte. Txartel horiek beren izen-abizenekin eta telefonoarekin bete beharko dituzte erosketa-bonuen zozketan parte hartzeko.

Urriaren 6an Villa Mirentxun egingo da zozketa, guztira 3.000 euro egiten duten erosketa-bonuak banatzeko. Erosketa-bonuak 500 euroko bi sari eta 250 euroko zortzi sari izango dira 10 euroko erosketa-bonuetan.

Eroskera-bonu bakoitza erabiltzeko gutxieneko erosketa 10 eurokoa izango da, eta ez da, inola ere, aldea ordaintzeko dirurik itzuliko. Txartelak azaroaren 6n iraungiko dira.

Argazkia: Isaac Farré