Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aterpea elkarteak“Zorte hutsa” kanpaina egingo du urriaren 15etik 30era bitartean

Aterpea elkarteak urriaren 15etik 30era bitartean Lasarte-Oriako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetan egingo den "Zorte hutsa" kanpaina aurkeztu zuen. Herritarrek egun horietan parte hartzen duten establezimenduetan erosten badute, erosketa-baleetan 2.000 euro irabazteko aukera izango dute

2021·10·16

Aterpea elkarteko zenbait kide eta Nuria Fernández, sozioekonomiako zinegotzia, Ana Laureano eta Asier Esparza, elkarteko lehendakariordea eta kidea, hurrenez hurren, bertan zirela, aurkeztu zuten “Zorte hutsa” kanpaina.

Lasarte-Oriako merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sustatzea da kanpainaren helburua, eta, aldi berean, udalerriaren eta bertako establezimenduen irudi modernoa eskaintzea. Herritarrak tokiko kontsumoaren garrantziaz sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi dira, eta bezero potentzial gazteengana iritsi.

Bereziki, 25 eta 50 urte bitarteko lasarteoriatarrak eta periferiako pertsonak animatu nahi dira; izan ere, Lasarte-Oriako adin-tarterik handiena da

Pertsona horietako askok, urtetako inertziagatik, online saltzeko plataforma handietan erosteko ohitura dute, inguruko merkataritza-guneetara joatea erabakitzen dute edo beste herri handiago batzuetara joaten dira.

Hori dela eta, herritarrak Lasarte-Orian kontsumitzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko, iragarki bat egin da, eta bertan merkataritza, ostalaritza eta udalerriko zerbitzuen balioak nabarmendu dira, azalera handietatik edo online saltzen diren enpresa handietatik bereizten dituzten aktiboak diren aldetik.

Spota modernoa, ausarta eta alaia da, eta analogia bat sortu du zaldiaren munduarekin, Lasarte-Orian oso barneratua dagoen elementuarekin. Analogia horrek, bisualki, ospea eta sendotasuna duen saltoki, ostalaritza eta zerbitzu batez hitz egiten digu, eta batez ere bizi izan den egoera kontuan hartuta, erabateko modernitateaz eta berrikuntzaz.

Spota ikusi daiteke hurrengo estekan: https://youtu.be/h8S97W0p1KU

“Kanpaina honen bidez esan nahi dizuegu Lasarte-Orian berritzen ari garela, Interneten edo hipermerkatuetan aurkituko ez duten hurbiltasun bat eskaintzeko prest gaudela hemen. Arreta guztiz pertsonalizatua, eta esperientzia erabatekoenak bermatutako profesionaltasuna. Eta, hain zuzen ere, gaur egun inoiz baino biziagoak diren merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak dituela, eta haiei esker eta hori posible egiten duten pertsona guztiei esker, Lasarte-Oria benetako bizitza dela” esan zuen Asier Esparzak.

Zertan datza kanpaina?

Urriaren 15etik 30era bitartean, establezimendu parte-hartzaile batean kontsumitzen duten pertsonek argazki bat bidali behar dute establezimenduaren arduradunarekin edo, bestela, erosketa-tiketarekin, honako hauek adierazita: datuak, establezimenduaren izena eta kontsumoa zer egunetan egin den.

Parte hartzeko, argazkiak facebook edo instagram sare sozialetan argitaratu beharko dira, Aterpea elkartea etiketatuz:

  • Facebook: @aterpea
  • Instagram: @aterpea.lasarte
Argitaratutako argazki guztien artean 2.000 euroren balioko erosketa-bonoak zozketatuko dira kanpainan parte hartu duten establezimenduetan erabiltzeko.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.