Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Asteroko merkatuko eta kaleko salmentan gaineko ordenantza egiteko kontsultak

Lasarte-Oriako Udalak herri-kontsulta baten bidez emango dio asteroko merkatuko eta kaleko salmentan gaineko ordenantza egiteko prozesuari. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 29an amaitzen da.

2022·04·06

Lasarte-Oriako Udalak asteroko merkatuko eta kaleko salmentaren ezarpena eta ezaugarriak arautuko dituen ordenantza bat egitea aurreikusten du (Jabari Publikoko eta Erabilera Publikoko Lurzoruak Ostalaritzarako Okupatzea Arautzeko Ordenantza). Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren 39/2015 Legeak herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeari buruzko 133 artikuluan ezartzen duenez, legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua egin baino lehen kontsulta publiko bat egin beharko da.

Kontsulta publikoak asteroko merkatuko eta kaleko salmentako baldintzak arautzea du helburu..

Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

Gaur egun, arazo nagusietako bat kaleko salmentaren arloan dagoen erregulazio eza edo prekarietatea da. Eta merkataritza-jarduera orok eskatzen duen bezala, alde batetik, jarduera horiek lehia aske eta leialaren esparruan egitea bermatzeko neurriak hartzea eta, bestetik, Kontsumitzaileen eskubide legitimoak errespetatzea eta bermatzea, baita horien osasuna eta segurtasuna babestea ere, eskaintzen diren ondasun eta zerbitzuen kalitatea bermatuz.

Hori dela eta, kaleko salmenta kudeatzeko udal-ordenantza idaztea proposatzen da, Horrela, arestian aipatutako helburuak bete nahi dira.

Onartzeko beharra eta egokitasuna

Gaur egun, Lasarte-Oriako Udalak asteko azoka edo merkatuaren instalazioa, funtzionamendua eta ikuskapena arautzen duen erregelamendu bat du, oraindik indarrean dagoen Merkataritza Jardueraren Antolamenduari buruzko 8/1983 Legearen arabera. Baina, adierazten den bezala, asteko merkatua baino ez du arautzen, eta ez merkataritza-jarduera mota horretan sar daitezkeen gainerako jarduerak, hala nola: noizbehinkako merkatuak, kamioietatik egindako salmentak eta/edo bide publikoan jarritako postuak.

Era berean, gaur egun indarrean dagoen erregelamenduak ez du gerora araututako araudirik jasotzen higieniko-sanitario baldintzei, segurtasun eta osasun baldintzei eta jarduera mota horretan aplikatu beharreko beste alderdi garrantzitsu batzuei dagokienez.

Neurriaren aukerari dagokionez, azken urteetan izandako pandemiaren ondorioz, eta beste estamentu batzuek ezarritako araudia betetzeko (edukiera kontrolatzeko), Lasarte-Oriako Udalak asteroko merkatua beste kokapen batera eramatea erabaki zuen. Horrek agerian utzi du merkatu horren antolaketa eta kontrol falta.

Horregatik guztiagatik, Ordenantza bat izateak honako helburu hauek gauzatzeko tresna bat izatea dakar.

Arauaren helburuak

Arauaren helburuak dira jarduera horiek lehia aske eta leialaren esparruan antolatzeko, kudeatzeko eta bermatzeko tresna bat ematea, kontsumitzaileen eskubide legitimoen errespetua eta bermea ziurtatzea, bai eta horien osasuna eta segurtasuna babestea ere, eskainitako ondasun eta zerbitzuen kalitatea ziurtatuz.

Izan daitezkeen bestelako aukera erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak

Lasarte-Oriako Udalak aukera hauek ditu:

  1. Gaia berariaz ez arautzea.
  2. Egungo araudia aldatzea
  3. Egungo errealitatera eta indarrean dagoen legedira egokituko den ordenantza berri bat idatzi eta onartzea.

Hirugarren aukera hau da egokiena eta komenigarriena onena dela uste da.

Laburbilduz, ordenantza berri baten beharra planteatzen da, udal-eskumenaren esparruan tresna eraginkorra izango dena aldez aurretik ezarritako helburuak lortzeko.

Erregelamendu hori tramitatu aurretik, beharrezkoa da herritarrei partaidetza ematea, haiek egin nahi dituzten proposamenak jasoz. Kontsulta publikoa apirilaren 29ra arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio::


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.